Solar Impulse hegazkinak munduari buelta ematea du helburu, eguzkiaren energia soilik erabiliz. 2009an lehen prototipoa egiten hasi ziren eta hainbat hegaldi labur egin zituzten, Suitza-Espainia eta Suitza Maroko, adibidez. Bigarren modelo batean lanean hasi ziren ondoren, Solar Impulse II izena duena. Eguzki panel bidez lortzen du energia eserleku bakarreko hegazkin honek, eta munduari buelta emateko saiakera hasi zuen iazko martxoan, Abu Dhabi-tik abiatuz, Arabiar Emirerri Batuan. Ekialderantz abiatuta, 11 etapa egin ostean AEBetako Tulsa hirian dago, aurki joko du Atlantikoa gurutzatzera.
Hegazkinak 22,4 metroko luzera dauka eta hegalek 71,9 metroko zabalera. 2,3 tonako pisua dauka. 2015eko martxoan hasiz geroztik, hauek dira orain arte egindako etapak:
Japoniatik Hawaiira bidean hegazkinaren bateriak kaltetu egin ziren eta hainbat hilabetez konpontze-lanetan jardun dute. AEBetako ekialdeko kostalderantz doa orain Solar Impulse II hegazkina, eta bere hurrengo erronka Atlantikoa zeharkatzea izango da, Abu Dhabirantz bidean.
Euren blogean edota Twitter kontuan dihardute esperimentuaren kontakizuna egiten. Youtuben hainbat bideo kargatu dituzte baita ere, aireratze eta lurreratzeekin, besteak beste. Behean ikus dezakegu Hawaiitik Mountain Viewra egindako etapako irudi eder batzuen bideoa:
Beste bideo deigarri bat lurrean hegazkina babesteko darabilten hangar mugikorra da. Aireportuan ez badago hangar handirik, hangar mugikor hau darabilte. Sei ordu behar dituzte hangarra puzteko, eta lau ordu haizea kendu eta jasotzeko.
Goiko irudia Solar Impulse
Atlantikoa gurutzatzen dihardu hegazkinak, New Yorketik Sevillarako hegaldiaren zuzeneko kontakizuna hemen jarraitu daiteke http://www.solarimpulse.com/leg-15-from-New_York-to-Seville