Teknologia albisteak

Euskararen Transmisioari buruzko Mintegia (Eibarren, maiatzaren 3an)

Erabiltzailearen aurpegia
...eta kitto! elkartea
2016-03-18 : 10:10

Seigarren urtez jarraian, Eibarko ...eta kitto! euskara elkarteak, Euskararen Transmisioari buruzko Mintegia antolatuko du aurtengo maiatzean. Aurtengo ekitaldia maiatzaren 3an izango da, Eibarren. Izen-ematea eta behin betiko egitaraua apirilaren 5ean jakinaraziko dira, baina dagoeneko prest dago aurtengo programaren zirriborroa. Mintegia euskara elkarteetako kide, udaletako euskara teknikari, aisialdi taldeetako ordezkari, irakasle etabarri zuzenduta dago eta 100 bat lagun batzen dira urtero.

Euskararen erabileraz arduratzen garenok, ezin dugu erabilerarako ezinbestekoa den transmisioaren gakoa alde batera utzi, transmisioak gaitasuna ez ezik, hizkuntzarekiko baloreak eta ardura ere dakartzalako. Dakiguna gure ondorengoei ematen diegunean hizkuntza horrekiko begirunea erakusten diegu, balio duela esaten ari gara eta eurona ere badela adierazten diegu.

Transmisioa hain garrantzitsua izanik, ezinbestekoa da alor hau aintzat hartzea, modu estrategikoan lantzea, eta plangitzak definitzea. Horregatik, mintegi honen bitartez, honen gainean dauden esperientzia eta praktika onak elkarbanatu eta ezagutarazteaz gain, gaiari buruz eztabaida eta lan ildoak definitu nahiko genituzke.

Izen-ematea eta behin betiko egitaraua apirilaren 5ean jakinaraziko dira, baina dagoeneko prest dago aurtengo programaren zirriborroa. 

  • Xabi Aizpurua Ugarte (UEMA): “Gazteek ez dakite euskara hizkuntza gutxiagotua dela”.
  • Jon Maia (Bertsolaria):“Etorkinen integrazioa eta bertakoen egokitzapena”.
  • Estitxu Garai (EHU): “Euskararen erabilera nola saldu”.
  • Aitziber Gurutzeaga (BAGERA): “Egia auzoko egitasmoa”.
  • Juani Iriondo (Eibarko San Andres Ikastetxea): “Eusle programa ikastetxearen esparruan aplikatua”.
  • Deñe Zabalo (Elgoibar Ikastolako Guraso Elkartea): “Erabilera areagotzeko ekimenak: izan ispilu”.
  • Amaia Zenarruzabeitia (Eibarko Arrateko Andra Mari ikastetxea): “Gurasoek autogestionatutako euskara- eskolak”.

Erantzun

Sartu