Teknologia albisteak
2

Lurrean dira espazioan ia urtebete eman duten astronautak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu.eus
2016-03-02 : 14:49

Gaur goizaldean lurreratu dira Kazakhstanen Scott Kelly eta Mikhail Korniyenko astronautak Nazioarteko Espazio Estazioan ia urtebete pasa ostean. Espazio-bidaiek gorputzean duten eragina aztertzea zen misioaren helburua, bidaia luzeei begira, adibidez Martera astronautak bidaltzeko.

2015eko martxoaren 27an espaziora joan ziren eta 340 egun pasa dituzte Nazioarte Espazio estazioan. Irailean beste astronauta bat joan zen NEEra, Sergey Volkov. Hirurak batera itzuli dira lurrera. Denbora luzea pasa dute espazioan hiru astronautek. Kellyk 520 egun igaro ditu espazioan, bi bidaiatan. Kornienkok 516, beste bi bidaitan. Eta Volkovek hiru bidaitan 548 egun eman ditu.

Grabitate eza, isolamendua, erradiazioak eta distantzia luzeko espazio-bidaiek gizakion gorputzean zer nolako eragina duten aztertzea da misio honen helburua. Arazo kardiobaskularrak, orientazioa eta oreka galtzea edota ikusmenean galerak dira espazioan egotearren astronautek izan ohi dituzten eraginak, besteak beste.

Scott Kellyren kasua aztertzeko interesgarria izango da zientzialarientzat, anaia bikia baitauka, Mark, hura ere astronauta izana (38 egun pasa ditu espazioan). Lurreratu ostean astronautei probak egingo dizkiete, baina ez omen dituzte emaitzak aurkeztuko 2017ra arte.

The Vergen ondorengo bideoa egin dute misioaren berri emateko:

Bitartean Scott Kellyk espazioan atera dituen argazki ederrak ikus ditzakegu. Twitter eta Instagrameko bere kontuetan joan da publikatzen.

Azaleko irudia NASAren Flickr kontutik hartu dugu

Erantzunak

2016-03-03 : 10:18

Scott Kelly jarraitzen nuen Twitterren. Orain @astro_timpeake eta @astro_tim geratzen dira Nazioarteko Espazio Estazioan. Argazkiengatik besterik ez bada ere merezi du jarraitzeak

2016-03-03 : 10:39

@astro_timpeake egiteko berezi bat eraman du ISS-ra. Ingalaterrako umeek programatutako esperimentuak exekutatzea bereziki prestatutako raspberry pi batean.

Hemen info gehiago
https://www.raspberrypi.org/blog/astro-pi/

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu