2015eko abenduaren 2an Syed Rizawan Farook eta Tashfeen Malik-ek 14 pertsona hil eta 22 zauritu zituzten AEBetako San Bernardino hirian. Tashfeen Malik-ek iPhone bat zeukan, eta astearte honetan, otsailaren 16a, FBIk Apple-ri laguntza eskatu dio gailu horren segurtasuna bertan behera utzi eta gordeta duen informazioa ikuskatzeko. Tim Cook, Apple enpresaren buruak, erantzun irekia zabaldu du ezezkoa emanaz, eta eztabaida zabaldu da.
Hemen irakur daiteke FBIren eskakizuna. Baina hiru puntutan laburtu daiteke:
Azken puntua da zalaparta gehien sortu duena. Apple-ren esanetan, FBIren eskaria betez gero bere gailu guztietan backdoor edota atzeko ate bat irekiko luke. AEBetako Gobernuak erantzun du esanaz eskaria iPhone zehatz honetara soilik sartzeko dela. Baina, Apple-k dioenak badu bere logika: gailu zehatz bat hackeatzeko softwarea sortzen badute, nork daki software hori beste behin ez ote duen edonork erabiliko. Hau da, bere produktuetan ahulgune bat nahita sortu eta bezeroen kaltetan jardungo luketela.
Atzeko ateen kontua ez da berria. 2010ean espioi txinatar batzuek Google-k Gmail-en zeukana baliatu zuten bertara sartzeko.
Enkriptazioari esker gure datuak zifratu egiten dira eta, ondorioz, babestu. Baina babes hori ez da gobernuen gustukoa, espioitza-zerbitzuek ere ezin dutelako enkripatutakoa irakurri. Terrorismoaren aitzakian hainbat gobernu enkriptazioaren aurka ari dira lanean, hala nola Erresuma Batua edota AEB.
Bertan behera geratuko balitz enkriptazioa eta atzeko ateak irekiko balituzte, gure gailuetara sartu ahal izango lirateke gobernuak. Eta, ez haiek bakarrik, baita gaitasun teknikoa duen beste edonor ere. Mugikorretan informazio ugari gordetzen dugunez, atzeko atea darabilenak hauxe jakin lezake, adibidez: kokapen zehatza, kamera edota mikrofonoa aktibatu, banketxeko informazioa (bankuaren app bat badaukagu, adibidez), osasun datuak ezagutu (kirola egiteko app bat badaukagu) eta abar.
Apple-k eman duen erantzunak sektorearen babesa jaso du. Whatsapp-eko Jan Koum-ek aldeko mezua zabaldu du Facebook-en, eta Google-ren kudeatzailea den Sundar Pichai-k ere bai (bitxia Twitter erabili izana eta ez Google+).
1/5 Important post by @tim_cook. Forcing companies to enable hacking could compromise users’ privacy
— sundarpichai (@sundarpichai) February 17, 2016
The Vergen aipatzen dutenez beste 12 iPhone ireki nahi omen ditu AEBetako gobernuak http://www.theverge.com/2016/2/23/11097044/us-forcing-apple-to-unlock-dozen-iphones-says-wsj