Teknologia albisteak

Jabetza intelektualari buruzko dokumentala eta solasaldia Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Donostia 2016
2015-11-14 : 11:11

Sortzaileen esku al dago benetan euren lana nola hedatu erabakitzea? Ezagutzen al ditugu horretarako eskura dauden lanabesak? Gai honen eta beste batzuen inguruan eztabaidatzeko, Creative Commons Zinemaldiaren barruan lanerako arratsalde bat antolatu dugu, Donostian, 2016 Gunean, azaroaren 20an.

Donostia 2016 Fundazioaren xedeetako bat da kode irekiaren, domeinu publikoaren, ikasketa-produktuaren eta ezagutza partekatuaren kultura sustatzea. Xede hori garatzea eta betetzea, neurri handi batean, kultura-proiektu batean parte hartzen duten eragileen esku dago. “Copyright” eta “eskubide guztiak erreserbatuta” oinarri dituen industriaren aurrean, sortzaile eta artistek euren sorkuntza-lanak hedatzeko eredu berriak bilatzen dituzte. Halatan, erabaki dezakete zein eskubide erreserbatzen den; izan ere, ulertzen dute kultura denon ondasuna dela eta sormena dagoeneko badagoena berriz erabiltzea dela, eduki berriak sortzeko.

Gai honen eta beste batzuen inguruan eztabaidatzeko, Creative Commons Zinemaldiaren barruan lanerako arratsalde bat antolatu dugu, Donostian, 2016 Gunean. Saio hori azaroaren 20an izango da, eta jaialdi horren sail ofizialari amaiera emango. dio. Ekitaldian ¡Copiad, Malditos! dokumentala emango da, eta, horren ostean, mahai-ingurua egingo da.

Noiz: Azaroaren 20a, ostirala
Ordutegia: 18:00
Non: 2016 Gunea (Easo Kalea 43, Donostia)

Mahai-ingurua honako gai hauei buruzkoa izango da: ikus-entzunezko produkzioa Interneten aroan, telebisten zeregina, eskubideak kudeatzeko enpresak eta kultura librea. Creative Commons Zinemaldiaren koordinatzaile Juanjo Díaz izango da moderatzailea. Honako hauek hartuko dute parte:
 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago