Teknologia albisteak
31

"Arkaitz Rodriguez: "Askapen prozesua burura eramateko garaia da"

Erabiltzailearen aurpegia
2015-10-11 : 16:31

Duela sei urte bakearen alde eginiko apustua galeraztea ez zutela lortu adierazi dio BERRIAri Arkaitz Rodriguezek Logroñoko kartzelatik irten berritan. Harekin batera gaur irten dira aske Estremerako kartzelatik Sonia Jacinto eta Valladolidekotik Miren Zabaleta. Zigor osoa beteta irten dira. Otegik eta Diezek espetxean segitzen dute. Telefonoa belarrira eramaten duen bakoitzean eskegi egiten zaiola irten da Logroñoko kartzelatik Arkaitz Rodriguez (Donostia, 1979). "Duela sei urte ez geunden aparailu moderno hauetara ohituta", esan dio BERRIAri, barrez, Donostiara zekarren autotik. Kartzelatik irteten den hirugarren aldia du, baina espetxe atariko harreretara ezin dela ohitu esan du; "hau zoragarria da".

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Txioak (31)

Erantzun

Sartu