Ikeako webgunearen A-Z sailkapena: non daude aulkiak?
2015-02-04 09:05
Aintzane Muguruzaren Twitter kontuan ikusi dugu irudi bitxia. Ikean aulkiak topatu nahian, Espainiako "penintsulako" webgunea hiru hizkuntzatan dagoela profitatuz, produktuen bilaketa alfabetikora jo zuen. Baina Aulkiak ez zeuden A letran, S-rekin baizik.
Erroreak azalpen erraza dauka: webgunea euskaratuta dago, baina aurkibideko ordena ez. 
Hitzak lokalizatu dituzte, ez webgunearen logika guztia. Eta gaztelaniazko produktuen ordena da aurkibide horrek erakusten duena.
Izatez, katalanez ere gauza bera gertatzen da: ordena okerra.
Hala ere, Ikeak baditu beste webgune hobeto antolatu batzuk. Belgikakoan, neerlanderaz zein frantsesez, ordena desberdin agertzen da, modu egokian.
Ikeak denda bakarra du oraingoz Euskal Herrian, Barakaldokoa. Bigarrena Baionan irekitzekoa da, baina ez dirudi harentzako euskarazko bertsiorik izango denik, Frantziako Ikea elebakarra da.
Erantzunak kargatzen...