Hitanoaren etorkizuna gazteen ikuspegitik begiratuta
Zein da hitanoaren egoera gure eskualdean? Ez da erraza galdera horri erantzutea, eta ziurrenik erantzuten duen pertsonaren errealitate linguistikoaren arabera, erantzuna bera oso desberdina izango da. Josu Ozaita baliarraindarra antropologoa da, eta hain zuzen ere, pasa den abenduan Bat Soziolinguistika aldizkarian Hurbilpen bat: Tolosaldeko gazteek hitanoari buruz duten pertzepzio, diskurtso eta praktikara izeneko artikulua kaleratu zuen. Bertan 18 eta 28 urte bitarteko gazteek hitanoari buruz duten pertzepzioa, diskurtsoa eta praktika aztertu ditu. Tolosaldean hitanoak «indar handia» daukala eta «presentzia nahiko nabarmena» duela aipatzen du. Hala ere, aldagai ezberdinek hitanoaren egoera asko aldatzen dute batetik bestera. Ozaitak bi arlo eragin handia dutela aipatzen du. Batetik, generoarena: «Emakumeek gutxiago erabiltzen dute hitanoa, eta mutilek gehiago». Bestetik, berriz, herri txiki eta handiagoen arteko bereizketa egiten du: «Herri txikietan transmisio bat eman da, eta jakintza edo ezagutza handiagoa da. Herri handietan, berriz, transmisiorik egon ez denez, gazte batzuk erabiltzen dute, baina erabilpena ez da hain zabala».
Txioak (30)
-
Tolosaldeko Ataria @tolosaldeataria
-
Tolosaldeko Ataria @tolosaldeataria[Irakurriena asteburuan] Hitanoaren etorkizuna Tolosaldean bit.ly/168cz2Z pic.twitter.com/RkZVKnoCTu
-
Patxi Saez シ @PatxiSaez. Hitanoa momentu informaletarako «tresna egokia» dela uste dute gazteek. 1)ataria.info/tolosaldea/142… .
-
Txerra Rodriguez @garaigoikoaHitanoaren etorkizuna gazteen artean ataria.info/tolosaldea/142… nik idatzitako artikulu honekin zerikusia blogak.com/garaigoikoa/hi…
-
Ahotsak.eus @ahotsakOso interesgarria: Hitanoaren egoera Tolosaldean, gazteen ikuspegia: ataria.info/tolosaldea/142… @tolosaldeataria #hitanoa #euskara
-
Tlseh.com @tls_ehTolosaldea eta #hitanoa, erreportajea. Asteartero, 17etan, Tolosako bidaiarien txokoan praktikatzeko aukera: bit.ly/1AhZj9H
-
Ingumak laborategian @IngumakeriakHitanoa, berdintasunerako joera erakusten. Josu Otaiza antropologoari elkarrizketa via @tolosaldeataria ttiki.com/330893
-
IBARRA KULTURA @IBARRAKULTURAHitanoaren etorkizuna gazteen ikuspegitik begiratuta: ataria.info/tolosaldea/142…
-
David. @urantzia
-
Sustatu Albisteak @SustatuHitanoaren etorkizuna gazteen ikuspegitik begiratuta via @tolosaldeataria | ataria.info/tolosaldea/142… | sustatu.eus/1422866997127
-
Xabier Azkue Ibarbia @xabierazkue@ja2er @XabierEuzkitze @ritxitxi @JuanLuisZabala @urtzai Tolosaldean ere kezkatuta dabiltza. ataria.info/tolosaldea/142…Guazemizu @Guazemizu@xabierazkue @ja2er @XabierEuzkitze @ritxitxi @JuanLuisZabala @urtzai Ba Bidasoaldean bazeukeagu lan franko "ikusi dit" eskolatik erauzten.
-
Marisa Barrena @MarisaBarrena1Hitanoaren etorkizuna gazteen ikuspegitik begiratuta ataria.info/tolosaldea/142…
Erantzunak kargatzen...