Teknologia albisteak
107

Geroa, euskaratik eta euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
2014-10-22 : 16:18

Ibili-ibilian Xalbadorren Herria eta hizkuntza abestuz, edota Maialenen "herri hau sortzen segi dezagun euskaratik ta euskaraz " entzunez emozionatzen garenok izango gara independentzia prozesuaren oztopo nagusia. Azkenaldian, hainbat iritzi artikulu irakurrita, ondorio horretara heldu gara gaurko hau idatzi dugunok.

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Txioak (106) | Erantzun 1

Erantzunak

2014-10-22 : 11:51

Goiko txio-trukean irakur daiteke egileei leporatu diedan huts txiki bat, "zenbait artikulu" aipatzen dituzten arren, ez dagoela zehaztuta zein diren artikuluok. Eztabaida edo elkarrizketa osoago bat izateko, gauza horiek komeni dira esatea, nire ustez. Kritikatu behar baduzu norbaitek esaten duena, hobeto dela ahal dela izen-deiturak eman, eta argitalpen erreferentziak paperean, eta estekak Interneten.

Hori esanda, eskertzen diot artikuluaren sinatzaileetako bati (Aitor Kaltzakorta) erreferentzia horietako batzuk bidali izana e-postaz. Hemen jarraian itsasten ditut:

Joseba Alvarez eta Odriozola (Identitatea eta Euskal Nazio Proiektuaren eraikuntza)
http://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/nora-eta-nola-goaz
http://www.euskalherrianeuskaraz.org/iritzia/792/Euskararen_hegemonia_askapen_prozesuan/

Unai Apaolaza (Euskal Demokraziiaren oinarriez)
http://www.berria.eus/paperekoa/1905/033/003/2014-10-12/euskal_patologia.htm
http://www.berria.eus/paperekoa/1513/004/001/2012-04-06/traineru_bakarra.htm

Jule Goikoetxea (Euskal Estatuaz, euskal identitateaz)
http://www.berria.eus/paperekoa/1955/022/001/2014-10-01/euskal_identitatea.htm
http://www.berria.eus/paperekoa/1955/023/001/2014-10-15/aitzakiarik_ez_dago.htm

Asier Etxenike (elkarbizitzaz)
http://www.berria.eus/paperekoa/1870/033/002/2014-10-12/euskal_identitateak_etorkizunari_begira.htm

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu