Teknologia albisteak
3

Euskara irakasle baten hamar manamenduak

Erabiltzailearen aurpegia
Imanol Epelde, 27zapata
2014-04-10 : 12:52
(Imanol Epelderen 27zapata blogean azalduak, haren cc-by-sa lizentziari esker hona ekarriak)
  • Irribarrez sartuko zara klasera, eta-batez-ere-batez-ere, atera.
  • Ez duzu klase aspergarri bat (inoiz) emango. Klase aspegarri bat = klase txar bat.
  • Zoriontsu izaten euskarak lagundu zaituela adieraziko duzu. Ez arbelean. Aurpegian baizik.
  • Ez duzu gramatikarik emango. Eta ematen duzuna, erabiliko dutelako izango da. Gustatzen zatzaizkit ez dute erabiliko. Eta maite zaitut esateko ez dago inkondizionala zer den jakin beharrik. Eta jakizu, ergatiborik gabeko euskara ere euskara dela.
  • Klaseak euskalgintzarako baliatuko dituzu. Euskalgintzako eragile izateko prestatu ikasleak. V. mapa soziolinguistikoaren emaitzak eraman dituzu klasera eta egin duzue hausnarketa, ezta? Komentatu duzue klasean Egunkaria auziak zabalik jarraitzen duela?
  • XXI. mendeko euskaldun izateko baliabideak emango dizkiezu.
  • Euskararekin jolastea izango da helburua: sortzea, sortzea eta sortzea. Euskaraz. Ondo paseaz. Gogoratu: klase aspergarri bat = klase txar bat.
  • Ikasleek zuk baino gehiago hitz egingo dute. (Badakit hau horrela izaten dela normalean, baina… jarri beharra neukan.)
  • Kantu, poesia, ipuin, hitzezko artifizio ederrez hornituko duzu klase sarrera bakoitza. Hunkitu ditzazun euskararekin.
  • Erreferentziak emango dizkiezu: Gaztezulo, Gaztea, Berria, Argia… Dagoena sikiera, ezagutu dezatela.
  • Eta gogoratu. Nola sartzen bezain garrantzitsua da nola irtengo zaren klasetik. Irribartsu. Beti.

Ah, eta ahaztu gabe. Ez duzu %15a baino gehiago inoiz suspendituko!

Jatorrizkoa, 27zapata, Imanol Epelde, cc-by-sa.

Erantzunak

2014-04-10 : 16:10

Suedian bizi naiz, eta suediera ikasten nabil. Zelan faltan botatzen dittut urteetan zehar izan dittudan euskara irakasleak. Metodologia, konpromisoa, gogoa.

2014-04-10 : 19:45

Artikulu kazkarra iruditu zait. Baina egilea libre da nahi duena argitaratzeko.
Larria iruditzen zait, ordea, Sustatuk eskaini dion oihartzuna, hain artikulu ttipia izanik.
Mamian sartuta, luzeegi jardun gabe, iruzkintxo batzuk:
- oinarrizko manamenduak (alaitasuna, eskola aspergarriak...) eta ez hain "egiazkoak" nahasten dira (hamar manamenduak oinarrizkoak izan beharko lukete, ezta?
- adoktrinamenduaren itzal beltza sumatzen da (zer ikusia du euskalgintzak Egunkariaren auziarekin, ez bada adarraren muturraren puntarekin?)
- euskararekin jolastea eta sortzea nahasten ditu
- kantu, poesiak, ipuinak eta hitzezko artifizioak eskolako sarrerarako uzten ditu, jolaserako, oparitarako, eta ez eskola jarduna eraikitzeko
- gramatikaren mespretxu susmagarria oso

eta abar

2014-04-11 : 15:15

Furunda,
umorea eta ironiaren ulertzeko tramankulua non utzi duzu?

Erantzun

Sartu