Denok jakingo duzue (Hegoaldean, behintzat) zer diren "krezederak". Badakizue, hazten ari zarela, iluntze partean hezur eta giharretan sentitzen den min bizi hori. Gehienok izan genituen umetan; seme-alaba gaztetxoak ditugunok zuzen-zuzenean jasaten ditugu gauero. Eta hala ere, topatu ezinik nabil nola esaten zaien euskaraz. Zuk laguntzerik?
[Eibartik] Nola esaten da "crecederas" euskaraz? - #laguntza bit.ly/1icDxuv
@asarasua Nik lepondoko mina eta pinportak ditut gogoan. Gure etxean hazi-puntuak edo, zehatzago, hazi-punttuk esaten zitzaien.
@idurreski "Hazi-punttuk", #datsegit. Eta berna-izterretako horri ere "lepondoko mina"? #mlskr
@asarasua @idurreski Egañak "hazi-mina" dixit
@idurreski @asarasua Hazi-minak entzuna dut
@asarasua Nik ez bainuen zango eta izterretan minik izan... oso gutxi hazi naiz
@AmagoiaGu @garagarra Begira! Hori badago orotariko hiztegian! #mlskr
@txargain a) baina 'hazikurenak' da, ala? b) bai, baina bi hizkuntzetan batera? arrazoi medikua? mailegu hutsa? #aittunahixan #jenezzepa
@txargain @asarasua Ba nik "hazi-miñak" erabiltzen dot kontsultan, baiña ez netsuke esango pazientiei entzunda dan edo neuk asmauta.
@asarasua Bedaion hazikontxok esaten zaie.
@Txikillana @jxamundarain Oraingoz horixe 'irabazle'; eta Orotarikoak ere badakar #mlskr
Ia, osagille-lagunok, zelan esaten detsazue zuek umien hazi-miñei? @asarasua eibar.org/blogak/sarasua…
Gure sendian beti "haziminak" deitu izan ditugu. Edozer sentitzen zenuela ere, erraza zen amaren erantzuna: haziminak!