Teknologia albisteak

Youtuben euskarazko azpidatzi automatikoak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2013-11-21 : 14:31
2009. urtetik dabil Google automatikoki sortutako azpitituluekin aprobak egiten Youtuben. Baina gaur konturatu gara euskara ere aktibatua dagoela. Itzulpena automatikoa da, eta kalitate eskasekoa, baina tira, albistetxo bat idazteko adina bada.

Ez dakigu zein kanal eta zein bideotan dagoen ezarrita aukera hau. Google beraren kanal ofizialean badago, adibidez, eta Etxe Zuriarenean ere bai. Baina beste toki bitxiagoetan ere bai. Musika bideo honetan ere aktibatu daitezke euskarazko azpitituluak, adibidez.

Nola jakin euskarazko azpitituluak ote dituen bideo batek? Gutun baten tankera duen ikono laukizuzena egon behar da Youtubeko bideoaren beheko tresna-barran, gorriz adierazi duguna:



Hor klikatuta, batzuetan (ez beti), Translate Captions edo antzeko aukera bat aktibatu ahal izango duzu, eta han euskara aukeratu.

Ez dugu asmatu, dena den, itsatsi behar den bideo batean euskarazko azpidatziak behartzen. Teorikoki kapsulatzeko kodean agindu hau jarrita funtzionatu behar luke, &cc_lang_pref=eu&cc_load_policy=1, baina goian itsatsitakoan, guri ez zaigu agertzen euskaraz, ezta Youtubeko hizkuntza konfigurazioa euskarara bihurtuta ere. Goiko Capital Cities-en bideoa, arrazoi esoterikoak direla medio, beti japonierazko azpitituluekin agertzen da, eta eskuz aldatu behar diozu konfigurazioa ikonoan klik eginda.

Erantzun

Sartu