Jendez betetako hitzaldi gelaren aurrean bi orduz jardun zuen Kike Amonarrizek, gerturatutako herritarren plazerrerako. Kike Amonarrizek bi orduan esandakoak laburtzen hastea lan zailegia zen guretzako, eta berari eskatu diogu lan hori. Hiru minutuan, bi orduko hitzaldian umorez eta animoso esandakoak laburtu dizkigu. Ideia asko eta elkarri josita ekarri zizkigun Kikek.
Atzo @KikeAmonarriz Elgoibarren elgoibarkoizarra.com/albisteak/eusk… Oso interesgarria. Tipo azkar eta atsegina da.
+1 RT @luistxo Atzo @KikeAmonarriz Elgoibarren bit.ly/16hwRBk Oso interesgarria. Tipo azkar eta atsegina da.
Garai berriotan euskaraz bizitzeko hainbat gako elgoibarkoizarra.com/albisteak/eusk… @KikeAmonarriz @ElgoibarkoIzaRa.ren hitzaldi zikloan
Euskaraz eta pozik bizitzeko gomendioz beteta ekarri zuen motxila Kike Amonarrizek: Jendez betetako hitzaldi g... bit.ly/1cwwQyb
Komunikatzeko ohiturak aldatzen “@ElgoibarkoIzaRa: Euskaraz pozik bizitzeko @KikeAmonarriz Jendez betetako hitzaldia bit.ly/1cwwQyb”
. Euskaraz eta pozik bizitzeko sekretuak. 1)elgoibarkoizarra.com/albisteak/eusk… @ElgoibarkoIzaRa @KikeAmonarriz 2)youtube.com/watch?v=UMf-cd… .
Komunikatzeko ohiturak aldatzen “@ElgoibarkoIzaRa: Euskaraz pozik bizitzeko @KikeAmonarriz Jendez betetako hitzaldia bit.ly/1cwwQyb”
Nik aldiz orain dela gutxi ikusi nituen Zarautzen Argiñanok duen jatetxea aurrean eginiko aurkezpen batean hainbat pilotari, zaborren kontua dela eta Legazpiko alkatea (nahiz eta bigarren batean euskaraz entzun)... gazteleraz. Konturatu naiz zerbait bederen aldatu dela, edo hori ematen du. Baina oraindik kaosa besterik ez dut ikusten.
Zein da politika? Kazetariaren arabera aldatzen da?
Amonarrizen hitzaldia ona izan zen, eta bere optimismo dosia eskertzekoa. Baina gauzatxo batekin... Komentatu zuen ETB2 neurriak hartzen ari dela euskaldunak albistegian euskaraz aritu daitezen. Ez dut uste egia denik. Euskaldunak behin eta berriro agertzen dira gazteleraz ETB2n: atzo (beste baten txioan irakurria, daitort) Urtz taldekoak, Joseba Llorente futbolaria, Londresko langile euskaldun gazteak. Politika aldatu bada, eta EITBko norbaitek lerro hauek irakurtzen baditu, mesedez baiezta dezala eta atzokoak bezalakoak trantsizio fasetzat hartuko ditut. Baina bestela ba...
Gero, beste maila batean, uste dut albistegiak ez daudela prestatuak ere azpidatziak grafikoki emateko ere, ohiko errotulazioaren bidez ez baitira ondo geratzen.