Gaur aurkeztu du AEK-k, 24. Korrikaren kanta: ‘Xiberutikan Mendebaldera’. Zetak taldearen musika da, Pello Reparaz bere liderraren letrak. Abestian eta egindako bideoan parte hartzen dute Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena abeslariek ere. Hor dira, Korrikak banatutako argazkian, Martikorena, Ane Elordi Korrikako arduraduna, Reparaz eta Zugarramurdi.
Hala eskertu dio egindako lana Elordik Reparazi": “Eskerrik asko Korrikarako kanta zoragarri hau ekoizteagatik eta, are gehiago, musikatik euskarari eta euskal kulturari egiten diezun ekarpenagatik”. Gehitu duenez, AEK osoak prozesu demokratiko baten bitartez erabaki da kantua nori enkargatzea.
Bere aldetik Pello Reparazek hala esan du: "Ez da enkargu hutsa: kantaren bidez euskarak eta Korrikak niri eman didatenaren zati bat itzultzea da (...). AEKren euskaltegietan izena ematera lehen urratsa emateko, ama bati alabarekin duen elkarrizketa batean euskaraz egitera animatzeko, edota Korrikan kilometro bat egitera - eta gure hizkuntzaren aldeko korrika egitera- sustatzeko balio badu, kantak bere funtsa beteko du".
Hona bideoa, azpidatzien aukera bitxiarekin (euskara, gaztelania eta... katalana??!!).
Erantzun
Sartu