Teknologia albisteak

Eraldaketa digitalerako gakoak: Marketin digitala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 16:02

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) “Eraldaketa digitalerako gakoak: Marketin digitala” online ikastaroa antolatu du, gaur egungo testuinguru digitalean aurrera egiteko ezinbesteko tresnak eskaintzeko helburuarekin. Datorren urtean izango da, 2026ko urtarrilaren 21etik otsailaren 17ra, baina matrikula epea orain dago irekuita.

Ikastaro hau aproposa da eraldaketa digitalaren erronkei aurre egin nahi dieten profesionalei, ikertzaileei eta komunikazio-arloko langileei, edo oro har, digitalizazioan sakondu nahi duen edonori.

Ikastaroaren 40 orduetan marketin digitalaren oinarriak eta estrategiak landuko dira, adibidez:

  • SEO, SEM eta eduki-marketina.
  • Sare sozialen kudeaketa eta komunikazio digitala.
  • Web analitika, datuen interpretazioa eta adimen artifizialaren joerak.

Matrikula-epea: 2025eko irailaren 1etik 2026ko urtarrilaren 9ra arte, hemen.

Bestalde, ikastaroa zure interesekoa bada, beste hauek ere antolatu ditu UEUk:

Hortaz, ikastaro hau zure interesekoa bada, agian beste hauek ere zure interesekoak izan daitezke:

 

Erantzun

Sartu