Teknologia albisteak

Nagore Guarretxena (Akting) Betor jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia
Ander Goñi, Ertokitik
2012-11-23 : 11:55

Donostian izan naiz, Betor jardunaldien bostarren hitzaldian. Nagore Guarretxena izan dugu Akting enpresaren sorrera eta lanaren berri ematen. Ingeniari talde batek sortutako enpresa da eta egun BarraBarra, Kulturize (mundiala bideoa) edo DingaDanga bezalako aplikazioak plazaratu dituzte. Hauxe da atzoko hitzaldiaren kronika.


Argazkiak.org | Nagore Guarretxena, Betor © cc-by-sa: codesyntax

Jatorrizko artikulua Ertokitik blogean argitaratuta. Sustatura ekarri dugu cc lizentziari esker.

 

Ingeniaritza enpresa izaki, bezeroei proposamen zabala luzatzen diete: zertan lagundu zaitzaket? Ingeniaritza ikasi eta gustuko dugunon edonoren ametsa! polita baita oso arazo berri bati irtenbide bat emateko bidea; Erronka delako, dakizuna aplikatu eta ez dakizuna ikasi egiten delako, emaitzak lortzen direlako (sarri onak).

Harrigarria egin zait horrelako formatu txikiko hitzaldi batean, kooperatiba handi bateko kide pare bat ikusteak. Hitzaldi hauetan nekez ikusi daiteke horrelakorik. Esango nuke deskonexio handia dagoela enpresa “handi” eta ekintzaileek sortutako enpresa “txikien” artean, eta enpresa txiki hauek IT (Informazio Teknologia) / internet / komunikazio eta horrelakoetan aritzen badira, zer esanik ez. Nago, Akting enpresa ingeniaritza enpresa bat denez, horrek erakarri dituela hitzaldira, baina honetan (ere) oker egon naiteke.  Deskonexio honen erakusgarri da hitzaldian bertan entzule batek bota duen galdera moduko hausnarketa. Enpresa handi batek Akting bezalako enpresa baten existentziaz nola jabetu daitekeen galdetzen zuen, eta honen inguruan aritu da hausnarketan.

Suposatzen dut, enpresa txikientzat plaza zaila direla enpresa handiak. Enpresa handiak, askotan, ziurtasuna lehenesten dute (hautaketa egin duenarena askotan), eta horrelakoetan tamaina faktore garrantzitsua da askorentzat.

Hau guztiagatik, oso ekimen polita iruditzen zait Betor. Gurean dagoen potentziala erakusten saiatzen delako, hitzaldi hauek euskara hutsean egiten direlako eta gurean dihardugun enpresa handi / txikien arteko elkar-ezagutze gune bat izan daitekeelako. Hori bai, bertaratzeko gogoa behar da; agian, enpresa handiko lagunak plazaratzen zuen kezkaren antidotoa.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago