TGG Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza da eta beren webgunean diotenez, "Instituzio Publikoek Gipuzkoako bidaiarien garraio-zerbitzua hobetzeko sorturiko tresna da; operadore eta baliabide ezberdinen koordinazioaren eta biztanlegoaren informazioaren hobekuntzaren bidez.
TGGren bazkideak Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Donostia, Errenteria eta Irun udalak dira. Aldundiak eta Jaularitzak erakundearen %45na dute eta udalek banatzen dute gainerako %10a: Donostiak %7a, Irunek %2a eta Errenteriak %1a.
Joan den igandean erakunde horrek Zuzendari orokorrak bilatzeko hautaketa-prozesuaren iragarkia jarri zuen prentsan. Eskakizunei begira esaldi honekin egin nuen topo "Hautagaiak goi mailako unibertsitate tituluduna izan beharko du, hobe euskaraz badaki ..." (beltzez neuk nabarmendu dut).
Marka da gero! Gipuzkoa Euskal Herriko probintziarik euskaldunena, agintari publiko txit euskaltzaleak dituena bai GFAn baita gorago aipatutako udaletatik bitan ere. Agintari txit euskaltzaleek gehiengoa dute TGG delakoan, baina zuzendari orokorra ez-euskalduna edo euskaldun traketsa izatea gerta liteke.
"Etxea bete kaiku eta behia eltzera jetzi".
TGGko bazkideak zeintzu diren ados. Baina gauza bat argitu beharko zenuke, eta pentsatu nahi dut ez jakintasunetik egiten duzula, Donostiako udalaren ordezkaritzaren erdia ez dagokio zuk agintari txit euskaltzale bezala izendatzen dituzun horiei.
TGGn gehiengoa PSOEk dauka. Oinarri horietan egia da euskara puntu bidez baloratzen dela, aterako diren funtzionario postuek berriz bakoitzari dagokion hizkuntz eskakizuna daukate. Zuzendaritza postu hau ez da funtzionario postua.
PSEk gehiengo osoa zuenik ez nenkien, baina gutxi inporta dio. Izan ere, egoera hori izanik lehen salatzaileak minorian ei dauden euskaltzale horiek izan beharko zuketen.
Erakundeak nekez funtzionatuko du euskaraz, langile guztiek hizkuntza-profila izanik ere, nagusia gaztelaniadun elebakarra edo euskaldun traketsa bada. Gaztelaniadun elebarra azpimarratu nahi du, beste hizkuntzarik ez baitute eskatzen.
Nik abertzaletzat dut nire burua, ez dakit sutsua naizen, baina beti euskararen aldekoa behintzat. Eta nire iritzia hauxe da: "Gara" bezalako hizkuntza politika duen egunkari batek mendeetako diglosia eta minorizazio behartua luzatzea besterik ez dakar. Eta hala esango diot Bilduri, Amaiurri eta jaungoikoari. Euskararik gabe ez dago Euskal Herririk.
Ikusi dugu orain artekoa eta badakigu espainolfrantsesek ez dutela gure hizkuntzaren alde ezer egingo, baina abertzaleei hori EXIJITU egin behar zaie.
Beste bat, ez zaitez hainbeste poztu!
Helburuak ezin du sozialismoa izan. Arrazoi dezente dago horretarako. Lehena, beste helbururen bat nahasten baduzu, agian, sozialismoa lehenetsi baitezake norbaitek euskararen eta independentziaren aurretik, azken hauek baztertzeraino. Bigarrena, sozialismoa nahi baduzu, nola lortuko duzu abertzaleon batasuna, nola erakarriko duzu EAJ independentziaren eta euskararen borrokara? Begiraiozu Kataluniari: hara non dauzkaten katalana eta independentzia, eta hara non dagoen sozialismoa.Eta abar, eta abar...
Enfin, betikoa.
Ez dakit elkar ondo ulertu dugun, Bernardo. Nik esan nahi nuen poztekoa iruditzen zaidala ezker abertzaleak Euskal Herri euskalduna helburu nagusitzat izatea. Askotan ematen zuelako independentzia eta sozialismoa horren aurretik zeudela. Orain euskara ere lehentasunezkoa dela dirudi, eta egia bada horrek pozten nau.
Sozialismoa eta PNV eta abar, garrantzitsuak izanik ere, euskararen aldean bigarren mailako kontuak iruditzen zaizkit.
Ño! Ongi etorri mundu errealera Inaki! Baina, ez al dakizu, bada, abertzale sutsu horiek zein egunkari (Ahaldun Nagusiaren lantokia ez al da?) eta zein irrati entzuten duten? Horrekin dena esanda dago?
Hala ere, okerrena da alderdi horiei baseba ematen dieten zenbait euskaltzale zintzoren jarrera. Horietako batzuek Sustatun parte hartzen dute, hain zuzen ere, abertzale sutsu legez gehienetan. Ea zer aitzakia asmatzen diguten oraingoan egunkari eta irrati horiek izan ditzagun aldarrikatzeko?
Gezur on, denoi!