Teknologia albisteak
6

Paulo Coelho idazlea "pirateriaren" alde

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-01-31 : 13:01

Paulo Coelho idazlea sareko deskargen alde azaldu da, eta industria handien jarreraren aurka. Bere blogean berriki idatzitako postean azaltzen duenez bere lanak The Pirate Bay webgunean jarriko ditu, jendeak bertatik jaitsi ditzan. Horrek kalteak baino onurak ekarriko dizkiola garbi dauka idazle brasildarrak.

As soon as I learned about it, I decided to participate. Several of my books are there, and as I said in a previous post, My thoughts on SOPA, the physical sales of my books are growing since my readers post them in P2P sites. Welcome to download my books for free and, if you enjoy them, buy a hard copy – the way we have to tell to the industry that greed leads to nowhere.
Love
The Pirate Coelho

Itzulpen libre eta azkar batean: "Nire hainbat liburu bertan daude, eta SOPA legeaz idaztean esan nuen bezala, nire liburuak P2P sareetan daudenetik, liburu gehiago saltzen dut. Jaitsi ezazu saretik, eta gustatzen bazaizu, erosi kopia bat. Horixe da modurik onena industriari erakusteko diru-goseak ez gaituela inora eramango. Maitasunez, Coelho Piratak".

The Pirate Bay webgune ezagunak ere egoera aprobetxatu nahi izan du, eta hortxe dago webgunearen azalean, Coelhoren argazki handi bat, "The Pirate Bay proudly promotes Paulo Coelho" leloarekin.

Lehenago ere sarri babestu izan ditu Coelhok sareko deskargak eta kopia ilegalak. 1999. urtean, esate baterako, "Alkimista" Errusian publikatu zenean, eta herrialdea krisiak jota zegoela ikusirik, Coelho bera izan zen kopia pirata bat saretik jaitsi eta bere webgunean bertan zintzilikatu zuena. Pare bat urtera, errusierako edizioak 1.000.000 ale salduak zituen paperean (eta dagoeneko 12 milioi).

Azken asteotan SOPA legearen aurka ere idatzi du bere blogean.

Stop Online Piracy Act (S.O.P.A) may disrupt internet. This is a REAL DANGER, not only for Americans, but for all of us, as the law – if approved – will affect the whole planet.

And how do I feel about this? As an author, I should be defending ‘intellectual property’, but I’m not.

Pirates of the world, unite and pirate everything I’ve ever written!

The more people ‘pirate’ a book, the better. If they like the beginning, they’ll buy the whole book the next day, because there’s nothing more tiring than reading long screeds of text on a computer screen.

Bada oraindik Coelhoren jarrera ulertuko ez duen idazle, artista edo editorialik. Baina garbi dago sarean ondo integratzeko gai den artistak ez diola inolako beldurrik sareari. Alderantziz.

Erantzunak

Sustatu
2012-01-31 : 15:16

Gaur egun Ameriketan dagoen idazlerik ezagunenetakoak, Jonathan Franzenek, oso bestelako bidea hartu du eta hitz gogorrak esan ditu liburu elektronikoen aurka Kolonbian emandako prentsaurreko batean.


Liburu elektronikoak erabat gaitzetsi ditu eta pixkat haratago ere joan da: "Zaila iruditzen zait sinestea Internetera konektatuta dagoen inork fikzio ona idatz dezakeenik".


Markel Arizaga
2012-01-31 : 21:42

Erraz dauka Jonathan Franzenek, ebook formatuan bere libururik ez ateratzea, eta sarean bere liburuak ez promozionatzea. Liburutegietan bakarrik saldu dezala bere idatzizko ekarpena.



Honela seguru ez duela inork bere liburu bat ere ez deskargatuko. Baina ezagutuko al du norbaitek bere libururen bat?



Erantzuna Paulo Coelhoren liburuen salmenta zenbakietan aurkitu dezakegu.

oso gutxi saltzen du, bai
2012-02-01 : 10:50

Markel, ulertzen dut e-book-aren aldeko zure entusiasmoa, baina jakizu J. Franzen-en 'Libertad' 2011ean munduko libururik salduenetako bat izan zela (eta jarraitzen du izaten 2012ean), nahiz eta, antza, paperezko formatoan bakarrik egon.

Bide batez, gomendatzen dizut.

gero arte

jlazkarate
2012-02-01 : 10:52

lehengo iruzkina nire da, lehen ahaztu zait izena jartzea, barka:

jlazkarate

edu lartzanguren
2012-02-01 : 12:00

Beraz, esan daiteke Coelhoren liburu bat benetan desiatzen baduzu, Internet osoak konspiratuko duela lor dezazun? Barkatu. Ezin isilik geratu.

beste bat
2012-02-01 : 20:01

Nik ez dakit Franzen zein mundutan edo zein garaitan bizi den. Baina bere "Libertad" e-reader batean irakurri nahi duenak, berari gustatu edo ez, nahikoa du interneten bi minutu pasatzea. Bilatu, deskargatu eta kitto.


Jakin dezala bere liburuak interneten deskargatzeko egongo direla, berak nahi edo ez. Hori onartu ondoren, hobe luke bere liburuak formatu elektronikoan ere saltzea. Hartara deskarga batzuengatik behintzat irabaziak lortuko ditu.


Baina paperean hainbeste saltzen badu eta horrekin nahikoa badu, berak ikusiko du. Musikaren industriak ere hala erreakzionatu zuen duela urte batzuk.


Erantzun

Sartu