Teknologia albisteak

Nafarroako Kultur Kudeaketaren II. Kongresua

Erabiltzailearen aurpegia
Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkartea
2011-11-14 : 12:11

Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak (NAKKPE) heldu den azaroaren 22 eta 23rako Nafarroako Kultur Kudeaketaren II. Kongresua antolatu du Atarrabiako Kultur etxean. GAIA: Kultur sektorearen erronkak egungo testuinguruan: plangintza, publikoak eta profesionalak.

Kongresua kultur kudeaketako profesional guztiei zuzendua dago (arlo publiko, pribatu edota elkartekoak), kultur azpiegituretako arduradunak, kultur kudeaketarekin erlazionaturiko arloetako irakasleak, kultura sailetako arduradun politikoak, kultur kudeaketako ikasleak, kultur ekintzan interesatutako artistak, sortzaileak eta kazetariak.

Kongresuaren edukiak hiru arlotan banatzen dira: kultur ekintza eta plangintza estrategikoa, publikoen garapena eta Kultur Kudeaketaren profesionalizazioa. Arlo bakoitzean espezialista esanahitsuek parte hartuko dute eta moduluaren hondarrean mahai-ingurua izanen dugu txostengileekin.

Saioak Atarrabiako Kultur Etxean izanen dira azaroaren 22an, asteartea, goiz eta arratsaldez eta 23an, asteazkena, goizez. Izena emateko epea azaroaren 17an bukatzen da. Saioak gazteleraz izanen dira.

Inskripzioak faxen bitartez egin daitezke (948-248227) edo online www.gestionculturana.org web orriaren bitartez.

EGITARAUA

ASTEARTEA 22

9:00 Egiaztapenak eta dokumentazioa ematea
9:30 Inaugurazioa
Jose Vicente Urabayen, Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteko Presidentea
Juan Luis Sanchez de Muniain, Nafarroako Gobernuko Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuko Kontseilaria

Arloa: KULTUR EKINTZA ETA PLANGINTZA ESTRATEGIKOA

10:00 Kulturaren plangintza estrategikoa Espainian: emaitzak eta egungo erronkak
Felix Manito, Kreanta Fundazioko Presidentea

11:00 Plangintza estrategikoko prozesuak EAEn
Mikel Etxebarria, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Ekintzako Zerbitzua

11:30 Donostia-San Sebastian 2016: kultura eta balio demokratikoen aldeko apustu estrategikoa
Eva Salaberria, Koordinatzaile gerentea

12:00 Atsedenaldia

12:30 Irunneko Udaleko Kultura Plan Estrategikoa
Teresa Lasheras, Iruñeko Udaleko Kultura Saileko Zuzendaria

13:00 Mahai-ingurua txostengileekin
Moderatzailea: Felix Manito, Kreanta Fundazioko Presidentea

14:15 Bazkaria. Villava Hotela

Arloa: PUBLIKOAK GARATZEKO ESTRATEGIAK

16:15 Aisia eta kultura proposamen bat eraldatzen ari den gizarte baterako
Roberto San Salvador, Deustuko Unibertsitateko Errektoreordea

17:15 Publiko berriak, bide berriak, muga berriak
Josep Alcaina,Teatre Auditori de San Cugat del Vallés

18:15 Atsedenaldia

18:30 Mahai-ingurua txostengileekin
Moderatzailea: Marisol Martinez, Agoizko Kultura Teknikaria

19:15 Kultur politikaren etorkizuna Nafarroan. Nafarroako Parlamentuko taldeak
Moderatzailea: Jose Vicente Urabayen, Atarrabiako Kultura Teknikaria

ASTEAZKENA 23

Arloa: KULTUR KUDEAKETAREN PROFESIONALIZAZIOA

9:30 Estatuko Kultur Kudeaketako Elkarteen Federazioaren Aurkezpena (FEAGC)
Rafael Burgos, FEAGCko presidentea

10:00 Kulturaren aldeko Ituna

10:30 Kultur kudeatzailea krisialdi garaian
Xavier Marce, Pompeu Fabrako Unibertsitatea

11:30 Atsedenaldia

12:00 Mahai-ingurua txostengileekin
Moderatzailea: Sonia Ezquerrena, Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteko Zuzendaritza Batzordekidea

13:00 Kulturaren aldeko Itunari Atxikitzea

13:30 Kongresuaren Amaiera

Erantzun

Sartu