Teknologia albisteak

Edurne Ormazabal, irakurle amorratua

Erabiltzailearen aurpegia
Gurebook
2011-11-13 : 11:11

Edurne Ormazabalek Gurebook-i eskainitako elkarrizketa. Halaxe dio Ormazabalek: Niretzat paperezko liburua bada nolabaiteko objetu erotikoa. Ikutzea, orriak pasatzea, liburutegian bere txokoan gordetzea... Liburuari lotutako hainbat ohitura eta liturgia oso gustoko ditut. E-liburuak berriz beste abantaila batzu ditu, praktikoagoak dira, etxean ez dugu hainbeste lekurik behar, bidaiatzerakoan askoz komodoagoa da, letra tamaina egokitu dezakezu...

Irakurle amorratua izanik, ezaguna al zaizu irakurketa digitala?

Bai noski, ezaguna zait eta gaia asko interesatzen zait gainera. Eitb.com-en lanean hasi nintzenetik mundu digitalarekin zerikusia duen edozein gai interesgarria irudizen zait. Gaur egun ezinezkoa da digitala alde batetara uztea, gure eguneroko bizimoduan alor guzietara iritsi baita eta geratzeko asmotan gainera.

Ezagutzen al duzu digitalean irakurtzen duen norbait?

Egunero prentsa edo informazio iturri bezela erabiltzen duen asko ezaguntzen dut. Literatura irakurtzeko erabiltzen dutenak gutxiago.

Tablet edo e-reader-ik erabiltzen al duzu?

Bai, iPad-a.

Nola erabiltzen duzu? Erabili al duzu irakurgailu elektroniko bezala?

Egia esateko, batez ere asteburuetako prentsa irakurtzeko erabiltzen dut eta oraingoz liburu bakarra deskargatu dut baina ziur naiz gero eta gehiago erabiliko dudala liburuak irakurtzeko.

Sartu al zara Gurebook.com-en, ezagutzen al duzu gure ataria?

Bai, ezagutzen dut eta ezinbesteko proiektua iruditzen zait. Pentsatzen dut oraindik negozio iturri eskasa izango dela baina ez dut dudarik egiten etorkizun laburrean euskal literatura kontsumitzerakoan bide nagusienetako bat bilakatuko dela Gurebook.com.

Zuk, musikan gertatu zen gatazka digitala bete betean ezagutu zenuen. Konpara al daitezke bi kasuak?

Industria bakoitzak bere berezitasunak ditu baina bi kasuetan gatazka digitala hankaz gora ipintzen ari da orain arteko negozio eredua.

Musikaren kasuan bezela, sortzaileen eskubideak, industriaren beharrak, erosleen ohitura aldaketak, pirateoa…. gai korapilotsuak dira baina irtenbideak aurkitu beharko dira ez baitago beste erremediorik.

Askok, e-liburuen prezioak garestiegiak direla diote. Zuri zer iruditzen?

Egia esateko ez daukat nahikoa daturik gai honen inguruan iritzi bat edukitzeko. Kanpotik begiratuta badirudi merkeagoak izan beharko luketela baina liburu digital bat merkatuan ipintzeak ekartzen dituen kosteak ez ditut ezagutzen.

Zure ustez, desagertu egingo dira paperezko liburuak?

Erdi epean behintzat ez baina etorkizunean seguru aski oso liburu bereziak bakarrik argitaratuko dira paperean.

Zeintzuk dira zuretzat paperezko liburuaren abantailak eta e-liburuarenak?

Niretzat paperezko liburua bada nolabaiteko objetu erotikoa. Ikutzea, orriak pasatzea, liburutegian bere txokoan gordetzea... Liburuari lotutako hainbat ohitura eta liturgia oso gustoko ditut.

E-liburuak berriz beste abantaila batzu ditu, praktikoagoak dira, etxean ez dugu hainbeste lekurik behar, bidaiatzerakoan askoz komodoagoa da, letra tamaina egokitu dezakezu...

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago