Teknologia albisteak

Bertsotan, teknologiarekin jolasean

Erabiltzailearen aurpegia
Joseba Erremundegi
2011-10-27 : 13:10

*Duela astebete ETAk armak utzi zituela iragarri eta gutxira, bertso saio teknologiko bat gertatu zen Bilbon. Une berezi hori jaso du Joseba Erremundegik, eta hona ekarri dugu, bere baimenarekin.*


Argazkiak.org | Bertso saioa, ETAren etenaren egunean © cc-by-sa: joextebe

Ohitura zaharrak web 2.0 mundu berrian lehen urratsak egin zituen Bilboko Alhondigan 2011ko urriaren 20an, ostegunarekin. Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Onintza Enbeitak estreinatu dute saio mota berri hori. Ez dira ordea parte hartzaile bakarrak izan: bertsoaldia bertatik edo internetetik jarraitzen zutenek ere saioan zuzenean parte hartu zutelako.

Egun berezia izan zen 2011ko urriaren 20ko ostegun hau. Bi berri tximista bezain azkar hedatu ziren twitterren, sarean eta hedabideetan. Libian Gaddafi hil zuten, Euskal Herrian berriz, ETA-k borroka armatua behin betiko uzten duela adierazi zuen. Aro berriak sortuko dituzten bi gertakari izan dira, zalantzarik gabe.


Argazkiak.org | Bertsolaritza eta teknologia © cc-by-sa: joextebe

Beste gertakari batek aro berri bat igarri zuen bertsolaritza esparruan ere : Bertsolaritza eta teknologia berriak izendatutako Web 2.0-saioak. Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Onintza Enbeita egon ziten bertan bertsoak inprobisatzen eta ikusleek era aktiboan parte hartzeko parada izan zuten Interneten, sare sozialen eta bideo-jokoen bidez.

Internet eta sare sozialak

Internet eta sare sozialak izan ziren saio honetako protagonista berriak. Lau bertsolarik parte hartu zuten saioan baina jendearen aurrean, oholtza gainean, hiru baizik ez ziren. Laugarrenak, Aitor Sarriegik, bideo-konferentziaz parte hartu zuen saioan eta publikoak oholtza atzean zegoen pantaila batean ikusi ahal izan zuen bertsolari beasaindarra.
Argazkiak.org | Bertsolariak eta Twitter © cc-by-sa: joextebe

Pantailaren eskuineko aldean Twitter sare sozialeko kanal berezi bat ikusten zen. @bertshoa kanala. Horretan agertzen ziren bertso saio esperimental horri buruzko tuit guziak. Sarriegi bera tuiteatzen aritu zen internautekin elkarrizketan.

Bertsozale batzuk saioa interneten bidez jarraitu zuten eta haien ordenagailu, smart-phone edo tabletekin twitterren iruzkinak utzi zituzten. Komentario horietarik batzuk gaiak emateko erabili zituen Josu Goikoetxea gai-jartzaileak.

Baina Alhondigan bertan zeudenek ere haien iruzkinak uzteko parada izan zuten : smart-phoneen jabeek noski telefonoetatik bertatik tuiteatzen aritu ziren eta nahi zuenak bertan zegoen tableta numeriko batetik iruzkin bat utzi ahal zuen.


Argazkiak.org | Tuit bat bertsoez © cc-by-sa: joextebe

Facebooki buruz kameradun-betaurrekoekin

Gaiek ere teknologiarekiko harremana zeukaten : Teknologia eta hirugarren adina, Facebook, Iphona, jendeak teknologiarekiko duen harremana… Sare sozialek eragindako jendeen arteko harreman aldaketak ere aipatu zituzten.

Facebook-i buruzko gai baten aitzakiarekin, Unai Iturriaga kameradun-betaurrekoekin ibili zen publikoan barna:

Publikoan zirenak bere Facebookeko lagunak ziren, fisikoki ez zituen ezagutzen, aldiz haien intimitatea bai, ongi ezagutzen zuen. Facebook-lagun horietarik bat hautatu eta Iturriagak haren intimitateari buruzko zerbait esan behar zuen. Amets bere lagun fisikoak aldiz ez dauka ez Facebook, ez Twitter ez horrelakorik, eta aski eskandalizatua da horrekin.

Publikoan aukeratzen zituenak begiratu egin behar zituen eta kameradun-betaurrekoei esker pantaila handian agertzen ziren.

Bertso-Wii

Wii bideo joko arrakastaduna ere erabili zuten bertsoaldian.

Publikotik aukeratutako bi pertsonak Wii tenis partida jokatu zuten oholtzan eta Iturriaga eta Enbeita partida horri buruz aritu ziren koplaka.

Galde-erantzun batzuk

Joextebe blogak bertsolariei eta antolatzaileari galderak egin zizkien saioa bukatu ondoren:

Unai Elizasu proeiktu honen bultzatzailea:

Amets Arzallus

Unai Iturriaga

Onintza Enbeita

Saio esperimentala bideoetan ikusteko parada duzu lotura honetan klik eginez.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago