Teknologia albisteak

Hauteskunde ondorengo hitzarmen posibleak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-05-26 : 18:05

Ekainaren 11an osatuko dira Hego Euskal Herriko udalak maiatzaren 22ko hauteskundeetan izandako emaitzen arabera. Orduan erabaki beharko dira alkatetzak. Bi bozketa egoteko aukera dago: gehiengo osoa behar da lehenengo bozketan; akordiorik ez badago, zerrenda bozkatueneko hautagaia izango da, herri bakoitzean, alkate. Hitzarmen posible batzuk ekarri ditugu hona, Udal eta Aldundientzat.

Araban Bilduk babesa emango dio EAJri, eta hortaz, Ezker Batuak ere emango balio, Xabier Agirrek errepikatuko luke. Trukean EAJk Bilduri Gipuzkoako Aldundia laga liezaioke.

PPk eta PSEk kontra egiteko eskaera egin diote EAJri, hiruren arteko akordio bat egiteko, hiruren artean Bildu Udal eta Foru Aldundietatik baztertzeko. Izatez, PP eta PSEren artean Jaurlaritzan duten ituna hedatu nahi zuten Aldundi eta Udaletara, Patxi Lopez lehendakariak lehenago aitortu zuenez.

PP eta PSEren batuketak, baina, ez du askorako ematen. EAE osoan 180.806 bozka lortu ditu PSEk, eta 154.044 PPk. Bien artean 334.850, boto gehien lortu dituen EAJk baino 1.543 bozka gehiago besterik ez, 333.307 lortu baitituzte jeltzaleek.

Horretara, eta Udal eta Aldundietako konposizio berriekin, asmoak asmo, ezinezkoa da Jaurlaritzako ituna erakunde askotara eramatea. Hauexek dira PP eta PSE batuketarekin lortu ditzazketen erakunde batzuk:

  • Gasteiz: 27 eserlekutik 15 dituzte.
  • Barakaldo: gehiengo absolutua, eserleku batengaitik.
  • Eibar: gehiengo absolutua, eserleku batengaitik (21etik 11).
  • Portugalete: Eibarren bezala, 21etik 11 dauzkate.
  • Irun: 25etik 14, gehiengo absolutua.

Gauzak horrela, EAJ-PSE-PP akordio proposamena egin du Basagoitik, eta PSEko batzuek babesa eman diote baina ez dirudi Urkulluri gustatu zaionik: proposamen maltzurra dela esan du, eta hori gutxi ez eta Patxi Lopezen dimisioa eskatu du.

Bilduk Araban EAJren alde egingo duela esan du eta hortaz, Ezker Batuaren botoekin, Xabier Agirrek Ahaldun Nagusi errepikatuko luke. Mugimendu honekin Gipuzkoan Bilduk Aldundia eskuratzeko aukera indartu egiten da, izan ere bi aukera ditu EAJk:

  1. Bilduri babesa eman, edo babesa eman gabe ere Bilduk Aldundia lor dezan utzi.
  2. Bere hautagaitza aurkeztu, ea ikusi PSE eta PPk babesa ematen dioten, aurreakordiorik gabe.

Donostian Bilduk edo PSEk gobernatzea ziruditen bi aukera nagusiak. PSEk Udal Gobernua lortzeko gehiengo absolutua beharko luke lehen botazioan, eta horretarako PPren eta EAJren babesa beharko luke. Lortuko ez balu, Bilduk eskuratuko luke Udal Gobernua.

EAJk iragarri du dagoeneko Odon Elorza ez dela alkate izango. Elorzak ere esan du ez dela alkate izango, baina Bilduk gobernua ez lortzeko tematuta dago. Izatez, Donostian beste akordio batzuk ere posible dira: PSE, PP eta EAJk Odon Elorza ez den beste hautagai bat bozka lezakete.

Akordiorik ezean, bai Donostian zein Gipuzkoan, EAJren babesik gabe lortu ditzazke gobernuak Bilduk, baldin eta EAJk ez badu hautagaik aurkezten Gipuzkoan, eta ez badute Donostian hautagai bat bozkatzen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago