Kargu politikoa zuen Jasone Aretxabaletak, Ibarretxeren gobernuarekin. Patxi Lopez Lehendakaritzara iritsi zenean, bere lanpostura itzuli zen Aretxabaleta: SPRIra, eta handik urtebetera bota egin zuten bidegabeko iraizpenarekin. Bizkaiko Probintzia Auzitegiak berri ebatzi duenez, kaleratzeak bere ideologia askatasuna urratu du.
Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren 10. Lan Arloko Epaitegiak baliogabetu egin du Miren Jasone Aretxabaletaren kaleratzea, bere ideologia askatasuna urratuz kaleratu zutelako.
SPRI elkarte publikoko langilea zen Jasone Aretxabaleta. 1980. hamarkadan ETBn kazetari lanak egin zituen, eta 1990. hamarkada bukaeran Eusko Jaurlaritzan hasi zen, Industria Sailean komunikazio lanak egiten: Josu Jon Imazek sail horren marketin eta komunikazio arduradun izendatu zuen 2000 urtean; eta Ana Agirrek 2005ean Industria Saileko Gabinetearen zuzendari izendatu zuen. Tarte horretan eszedentzia bat izan zuen, eta Gobernu aldaketarekin, 2009an kargu politikoa utzi eta SPRIra itzuli zen Aretxabaleta.
Elkarte publikoa da SPRI, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailaren pean dagoena. Bertan berriro hartu beharko dute Aretxabaleta eta lanetik bota zutenetik orain arteko ordain-sariak eman beharko dizkiote.
Atzotik hasita 5 eguneko epea du SPRIk helegitea aurkezteko EAEko Auzitegi Nagusiaren Lan-arloko Salan, eta Deia egunkariaren arabera horixe egingo du SPRIk.
Erantzun
Sartu