Teknologia albisteak

El Pais egunkariaren arabera, Konstituzio Auzitegia Parot dotrina kentzear legoke

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-05-17 : 09:05

El Pais egunkariak atzo zekarrenez Konstituzio Auzitegiak datozen egunotan atzera bota lezake Parot dotrina. Dotrina honen ondorioz espetxe-onurak zigor bakoitzari aplikatzen zaizkio, eta ez guztira preso bakoitzak bete dezaken 30 urteko kopuruari.

Parot dotrina zer den

Parot dotrina zer den

Auzitegi Gorenak 2006an erabaki zuen espetxe-onurak edo erredentzioak espetxe-zigor bakoitzari aplikatzea, eta ez zigor osoari, 1973ko Zigor Kodearekin zigortutako presoen kasuan. 1973ko Zigor Kodearen arabera, preso batek gehienez 30 urte egin zitzakeen kartzelan, eta, hartara, ezarritako zigor guztiak 30 urtean biltzen ziren.

Baina 197/2006 sententziak ahalbidetzen zuen onurak eta erredentzioak zigor osoari aplikatu beharrean, zigor bakoitzari aplikatzea. Ondorioz, espetxe-zigor guztien batuketak 30 urtetik gorako zigorra eman dezake.

Sententzia hori izan zen Iñaki de Juana kartzelatik irten ez zedin hartutako erabaki bat, 2006an ez zedin kartzelatik irten; onurak ezin zitzaizkionez baliogabetu, inputazio berri bat egin zioten. Onurak ezin zirenez kendu, Unai Paroten kondenak bi zigorretan banatu zituzten, onurak zigor bakoitzari aplikatzeko eta horrela, bi kondenen artean, 30 urtetik gorako zigorra betetzea ahalbidetzeko.

Doktrina hori 1973ko Zigor Kodearekin epaitutako guztiei ezartzea agindu zuten. Parot dotrinari buruzko informazio hau eta gehiago Wikipedian aurkituko duzu.

Dotrina atzera botatzeko aukerak:

Zenbait presok Gorenak 2006an hartutako erabakiaren aurka helegitea jarri zuten, eta El Pais egunkariaren arabera Konstituzio Auzitegiak aurki hartuko du erabakia. Bi areto daude:

  1. Lehenengo Aretoan 5 magistratu daude, eta horietatik 3k emango lukete dotrina atzera botatzearen aldeko botoa.
  2. Bigarren Aretoa berdinduta legoke hiruna, eta Presidentearen botoa erabakigarria litzake.

Bigarren Aretoko presidenteak ez balu bere kalitatezko botoa erabili nahi, Pleno Orokorrak hartu beharko luke erabakia, eta El Paisen arabera 11 magistratuk 6k emango lukete derogatzearen aldeko botoa, eta 5 magistratuk bozkatuko lukete aurka.

Albistea beste toki batzuetan:

Erantzun

Sartu