Teknologia albisteak

Ekintaplay bideo lehiaketarako lanak aurkezteko epea apirilaren 8an bukatzen da

Erabiltzailearen aurpegia
EkintaPlay.net, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua
2011-03-17 : 12:03

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak %50ean Europako Gizarte Funtsak lagunduriko lehiaketa da Ekintaplay. Ekintzailetasuna sustatzea du helburu eta Unibertsitatetik kanpo dauden hezkuntza mailetara zuzendua dago: Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak. Bideo baten bitartez Gipuzkoako ikasleek, talde lanean arituz, beraientzat ekimen sena edo ekintzailetasuna zer den azaltzea da helburua.

Ekimen sena Europak honela definitzen du:

Ekimen sena Europak honela definitzen du:

Ideiak ekintza bihurtzeko gaitasuna. Gaitasun hori lotuta dago sormenarekin, ekimenarekin, berrikuntzarekin eta arrisku-hartzearekin, baina baita norbere helburuak lortzeko proiektuak planifikatu eta kudeatzeko gai izatearekin ere. Gu guztiok garatzen dugu gaitasun hori gure eguneroko bizitzan, etxean, gizartean, lantokian, orobat jakitun garelako gure lana garatzen dugun testuinguruan ematen diren aukerak aprobetxatu behar ditugula, eta era berean ekintzailetza dela gizartean edo merkatuan behar diren beste gaitasun eta ezagutza zehatzago batzuen oinarria. Horrebestez, ekintzailetzak gobernantza onuragarria bultzatu behar du, bere baitan balio etikoak jasotzen dituen bitartean.*

Gure ustez:

  • Ekintzailetza iniziatiba edukitzea da eta, bide batez, gure bizitzaren protagonistak gu izatea.
  • Pertsona guztiak izan gaitezke ekintzaile eta era asko daude ekintzaile izateko.
  • Ekintzailetza da ideiak gauzatzea eta ekinez ideia berriak asmatzea.
  • Ekintzaile izateko ezinbestekoa da kontaktuak egitea eta sare sozialak eratzea.
  • Ekintzaile izateak pauso bat aurrera ematea eskatzen du
  • ...

SARIAK

  • Lehen Hezkuntza (1. 2. eta 3. maila)
  • Lehen Hezkuntza (4. 5. eta 6. maila)
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
  • Batxilergoa
  • Erdi Mailako Lanbide Heziketa

Bideo irabazle bakoitzak 500 Euroko saria jasoko du, bigarren eta hirugarren sailkatzen diren bideoek 300 Euro eta 200 Euro jasoko dituzte hurrenez hurren.

Zenbateko horiek irabazleak hautatzen dituzten IKT produktuekin trukagarriak izango dira. Sari bakoitzari ezartzen zaion zenbatekoa finkoa izango da eta ez dira kontuan hartuko bideoak ekoizteko gastuak ez eta bestelako gasturik ere. Informazio gehiago ekintaplay.net-en edo 900 840 842 telefonoan

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago