Ez dakit zer gertatzen ari den Libian (inork ba al daki?), baina azken orduetan komunikabide askotan zabaltzen ari diren informazioek antza handia dute duela hogeitabat urte Errumaniaz zabaldu zirenekin.
Orduan Ceaucescu izan zen bota beharrekoa -1989an errejimen komunista guztiak jausi ostean zutunik eusten zion buruzagi komunista bakarra- eta fusilatuta amaitu zuen. Egun gutxian zabaldutako albisteek sarraskiak, erailketa masiboak zein era guztietako triskantzak nabarmendu zituzten: orotara 60.000 hildako baino gehiago. Gerora jakin zen hildakoak 700 inguru izan zirela, erdia Ceaucescuren aldekoak. Eta herri matxinatua baino areago, estatu kolpea egon zela istiluen atzetik.
Egun haietan Errumaniara iritsi zen France Presseko lehen kazetaria (Ricardo Uztarroz zuberotarra) harrituta agertu zen beranduago, komunikabideek esan zutenaren eta berak ikusi zuenaren arteko aldeaz mintzatzean (orduko gezurrari buruzko liburu argigarri bat: Un mensonge gross comme le siècle, Michel Castex).
Ez nator Gadafiren defentsan. Baina begira gazkijo didate antzekotasuunek; eta zuhur ibiltzeko gomendatu. Ez nator EGIN zena edo GARA kritikatzera ere. Nire inguruko komunikabideak dira nire ardura, eta horiek aukeratu ditut (begiratu arin batean, beste inguru batzuetako komunikabideek antzeko joera erakusten dutela iruditu zait). Ikusi, eta konparatu.
Argazkiak.org | Errumania 1989 © cc-by-sa: josu50
Argazkiak.org | Libia 2011 © cc-by-sa: josu50
Irakurri honako hau
Le Monde-n, 16,36etan
@Agathe C'est très difficile d'avoir des informations fiables à ce sujet. Il semble que des coups de feu étaient été tirés depuis des hélicoptères sur des civils à Tripoli. Les avions de chasse auraient bombardé des infrastructures comme des dépôts d'arme. A Benghazi, selon les témoignages des pilotes qui ont fait défection, les avions avaient pour ordre de tirer sur des civils.
"Oso zaila da informaziorik izatea", "badirudi"...
"Oso zaila da informazio fidagarririk izatea",
"badirudi"...
"Il semble" =
Libiatik iristen den informazioa oso eskasa da, atzerriko kazetaririk ez dagoelako eta dauden iturrien fidegarritasuna ezin da kontrastatu. Dena den, "Egin"en titularra "Gara"koa baino askoz ere alarmistagoa ikusten dut. Lehengoan "masacre" bat izan zela esaten da, bigarrenean talde konkretu batek 519 hildako izan zirela eta salaketa ugari daudela. Nire ustez, askoz ere zehatzagoa da bigarrena. Guk ikusi ez dugun zerbait kontatzerakoan iturria zein den aipatu beharra dago, hori oinarrzkoa da.
Gai honetan informatzea biziki zaila izaten ari da, bertan zehazki gertatzen dena jakitea ia ezinezkoa delako.
Ados nago, Errumanian bezala Libiari buruzko informazioa ematen duten iturriek interes propioak dituztela. Ziurrenik orain kontatzen digutena eta benetan gertatzen denaren artean, alde dexente egongo da.
Eta horrelakoetan kazetariok erabiltzen dugun formula kontuan hartzekoa da. "Zenbait iturrik dio...", "lekukoek jakitera eman dutenez...", "zabaldu denaren arabera...". Ez al da gure ardura beste baten gain uzteko modu itsusia? Zurrumurruak interes jakin batekin zabaldu nahi dituenarentzat sekulako aukera da hori.