Kontseiluak abenduan antolatutako Pizkundea ekimenean iragarri zuten euskaltzaleon aktibaziorako beste urrats / ekitaldi publiko bat ekainean antolatuko zutela. Aste honetan jakinarazi dute zer izango den datorren hilerako deitutako Euskaltzaleon Martxak zer forma hartuko duen: Hiru aldarriren inguruan gauzatuko den ekitaldi bat, hiru zutabeko martxa bat, "euskaraz bizitzeko behar den dena" eskatzeko. Ekainaren 13an da hitzordua Iruñean.
"Euskaraz bizitzeko behar den dena" eskatuko du euskalgintzak ekainaren 13an. Abenduan Bilbon egindako ekitaldiak larrialdi linguistikotik indarraldia igarotzeko premia gizarteratzeko ayolatu zuten, eta "ekaineko hitzordua Pizkunde berri baterako behar ditugun baldintzen aldarrikapenerako gunea izango da", Kontseiluaren iritziz. "Euskaltzaleok antolatzeko beste urrats bat, euskaraz bizitzeko behar den dena eskuratzeko bultzada. Ekainaren 13a larunbata da, eta Iruñeko mobilizazioa arratsaldez egingo da. 17:00etan. Hiru puntu ezberdinetatik hiru zutabe abiatuko dira Gazteluko Plazaraino, hiru aldarrirekin: ofizialtasun osoa, jauzia hizkuntza politiketan eta euskaltzaletasuna.
Euskaltzaleon Martxa prestatzeko eta sustatzeko, materiala eta gidalerroak zabaldu ditu Kontseiluak bere webgunean, hemen.
Erantzun
Sartu