Teknologia albisteak

Gasteizen zerbitzua euskaraz ematen duten 80 bat enpresa

Erabiltzailearen aurpegia
Amahizkuntza
2011-02-22 : 08:02

Orain dela aste batzuk hasitako lana ezagutarazteko unea heldu da. Hau osatzen lagundu digun jendeari emaitza itzultzeko garaia; eta noski, euskaldun guztien eskura jarri nahi dugu euren zerbitzua euskaraz ematen duten enpresen zerrenda. Jende askok eman zigun ezagutzen zituenen berri. Mila esker guztioi! Orain arte, 80 bat enpresa euskaldun bildu ditugu Gasteiz osoan eta baten bat Arabako Lautadan.

Zerbitzuok alfabetioki daude ordenaturik eta bertan denetarik aurki dezakezue: albaitaritza enpresak, aroztegiak, ileapaindegiak, elektrikariak, botikak, harategiak,… Bakoitzari buruz bildutako informazioa duzue. Espero dut erabilgarria suertatzea. Gure blogean http://amahizkuntza.blogariak.net aukera duzu zerrenda osoa ikusteko Mapa ikusi nahi izanez gero:


Ikusi Gasteizen zerbitzua euskaraz eskaintzen duten enpresak mapa handiago batean

Agian zuk ezagutzen duzun hori ez dago sartuta. Animatu eta iruzkina utzi! Gehiago erantsi nahiko genituzke; ea fundamentuzko gida osatzen dugun gure eguneroko bizitza euskaraz egin ahal izateko…

Aprobetxatu zerrenda eta zabaldu zure inguruko euskaldunen artean. Ziur aski eskertuko dizute!

Ongi bizi!

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu