Mystikal filmaren estreinaldia
Abenduak 3an Mystikal estreinatuko da, genero honetako euskarazko lehen filma. Estatu mailan, eskenatoki guztiak croma bitartez eginiko lehen pelikula da.
Mystikal Dibulitoon ekoizpen-etxe gipuzkoarraren apustu indartsua da. Genero honetako Euskaraz eginiko lehen animazio filma da, eta baita estatuan, sistema croma bidez osorik eginikoa. Avatar edo 300 pelikulak eginiko teknologia berdinarekin egin da Mystikal, baina aurrekontu txikiagoarekin. Benetako aktoreak, ordenagailu bidez eginiko pertsonai eta eskenatokiekin eta efektu bereziekin uztartzen dira.
Mystikal guraso naiz haurrei dago zuzendua, hau da, adin guztietako ikusleei dago zuzendua. Erdi-aroko fantasia giro batean murgiltzen gaitu, aztiak, sorginak eta fantasiazko hainbat izaki ezagutuko ditugu. Mystikal mundu magiko eta alegiazkoan deabru ilunak ziren jabe. Eldyn ezagutuko dugu, azti ikasle trakets, baldar eta inozente samarra, akats ñimiño batengatik hil ala biziko borrokan murgildua dagoena. Egindako okerra zuzendu beharko du, Fira ninfa txikia lagun duelarik. Bidean hainbat izaki magiko topatuko dituzte.
Mystikal Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII. Astean estreinatu da. Urriak 30ean izan zen Victoria Eugenia Antzokian. Munduko estreinaldi hau, filma abenduak 3an zinema aretoetan estreinatu aurretik izan zen. Era berean Sevillako Zinemaldian azaroak 6an ikusi ahal izan zen eta Toledoko Fantasiazko Zine Erakusketa itxiko du. Jatorrizko bertsioa euskaraz grabatua izan den arren, Mystikal Euskadi zein estatu mailan banatuko da, baita nazioartean. Izan ere Turkia, Alemania edo Erruziarekin kontratuak sinatu dira. Horregatik filma euskara, gaztelania eta ingelesez egin da.
Angel Alonsok zuzendu du abenturazko erdi-aroko istorio magiko hau. Bere bigarren luzemetraia da, lehenengoarekin El ladrón de sueños GOYA sarietarako proposatua izan zen.
Iban Garate da Eldyn, protagonista gaztea. 15 urterekin hasi zen Goenkale telesailean eta hau, Aupa Etxebeste eta gero, bere bigarren filma da. Beste hainbat aurpegi ezagun ikusiko ditugu: Savitri Ceballos, Ramón Agirre, Kandido Agirre edo Maite Aguirre .
Filmaren abesti nagusia Joseba Beristainek konposatu du eta Donostiako Orfeoiarekin grabatua izan da.
Erantzunak kargatzen...