Teknologia albisteak

Kike Amonarrizen webgunea eta bloga (gehi beste blog bat)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 10:43

Kike Amonarriz (Tolosa, 1961) soziolinguista eta showmanak webgunea eta bloga ireki ditu (!). Harridura zeinua jarri dugu zeren webgune pertsonal bat eta are blog pertsonal bat irekitzea 2026an ekintza ez-ohiko eta agian ausarta ere bada.

Honela aurkeztu ditu webgune edukiak Kike Amonarrizek: "Material berriak eta zaharrak. Artikuluak, audioak, bideoak eta argazkiak. Han-hemenka barreiatuak nituenak apalategi honetan bildu ditut, denon eskura jartzeko asmotan. Baliagarriak bazaizkizue, helburua beteta." Ikus lanen atala webgunean Amonarrizen ekarpen hori apreziatzeko,

Amonarrizen webguneak bloga ere badauka: Bidegurutzetik du izena eta 2025ean datatutako 3 sarrera dauden arren, badirudi orain inauguratzen dela logikoki webgunearekin batera. Liburu iruzkin batekin dator blofa, hizkuntza erresistentziari buruz soziolinguista valentziar batek idatzitakoa komentatuz. 

Bide batez, blog batekin aktibo dabilen euskalgintzako beste beterano bat ere ekarriko dugu hona: Mikel Irizarren Ekin eta Ikasi bloga. Erretirotik, bere bizibide eta jardunari errepaso sakon bat egiten ari da Irizar azken asteetan. Besteak beste 2015-2017 tartean Hizkuntza berdintasuneko zuzendari izan zen Gipuzkoako Foru Aldundian, eta kargu horretan bizitakoak blog-artikulu honetan errepasatu ditu.

Bisitatu blogak:

Erantzun

Sartu