Teknologia albisteak

Gipuzkoaren jatorria

Erabiltzailearen aurpegia
Nabarralde
2010-12-07 : 12:12

“Gipuzkoaren jatorria” DVDak gertaera historiko hauek azaltzen eta zehazten ditu, eta horretarako historialari hauen laguntza ezinbestekoa izan da: José Luis Orella Unzué, Idoia Arrieta, Iñaki Sagredo eta Beñi Agirre. Aurkezpenean, gainera, honakoek hartu zuten parte: Arrasateko alkateak, Ino Galparsoro, Getariatik Andoni Ariztik, biek ere laguntza eman baitiote proiektuari, eta Angel Rekaldek, Nabarraldeko zuzendaria, gidoilari paperean aritu baita.


Azaroaren 23an Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean “Gipuzkoaren jatorria” dokumentala aurkeztu zen; Ruben Marcilla da zuzendaria eta Nabarraldek editatu du.

Gipuzkoa uste dena baino hurbilagoa da denboran. Bere eraketa historikoa dela suposatzen dugun arren -herriaren jatorriei lotuta, Barduliari eta bestelako antzinako mitoei-, egiazki Gaztelak (bir-)sortutako lurraldea da Nafarroaren kontrako eraso eta gerren plataforma gisa.

1025eko dokumentu batean Ipuzkoa izeneko lurralde bat aipatzen da, Iruñeko erresumako gaztelu-zaintza bat, alegia. Lur hau dena Gaztelako Alfontso VIIIak konkistatu zuen 1200ean. Hurrengo bi mendeetan irabazitako lur haiek egonkortu zituen Gaztelak: hiribilduak sortu, jaunei mesedeak egin, ganboatarrak eta oinaztarrak, "gaizkileen muga" altxatu zuen Nafarroa izaten segitzen zuenarekin mugan zegoen eremuan. Erasoak, istiluak, gerrak, Beotibarkoa bezalako batailak izan ziren garai haietan.

1397an lehen aldiz bildu zen Getarian Gipuzkoako Hermandadea, Ipuzkoako eta Donostiako antzinako gaztelu-zaintzak hartzen zituena. Ehun urte beranduago Deba bailara gehitu zitzaion, Aitzorrotzeko tenentzia, eta honela gipuzkoar armarriko hiru haginek sinbolizatzen duten lurra osatu zen. 1845 arte, Oñati orduan batu baitzen, ez zen probintzia osatu.

“Gipuzkoaren jatorria” DVDak gertaera historiko hauek azaltzen eta zehazten ditu, eta horretarako historialari hauen laguntza ezinbestekoa izan da: José Luis Orella Unzué, Idoia Arrieta, Iñaki Sagredo eta Beñi Agirre. Aurkezpenean, gainera, honakoek hartu zuten parte: Arrasateko alkateak, Ino Galparsoro, Getariatik Andoni Ariztik, biek ere laguntza eman baitiote proiektuari, eta Angel Rekaldek, Nabarraldeko zuzendaria, gidoilari paperean aritu baita.

Trailer: http://www.youtube.com/watch?v=onC84UbjP7c

* Laburpena:
Gipuzkoako “Fidelissima bardulia nunquam superata” legendak errealitatearekin lotura gutxi du. Mitoa da. Estrabonek aipatutako barduliarren tribuaren eta egungo Gipuzkoaren artean ez da jarraikortasunik.

Ipuzkoa nafar eskualdea izan zen 1025ean. Baina gaurko lurraldea sorkuntza berantiarra da.

Gaztelak Nafarroarekin zuen etengabeko gerra hartan, ze interesekin bultzatu zuen hau?

* Fitxa teknikoa
ZUZENDARITZA: Ruben Marcilla

GIDOIA Angel Rekalde, Ruben Marcilla

HISTORIALARIAK: Idoia Arrieta, Iñaki Sagredo, José Luis Orella Unzué, Beñi Agirre

SOINUA: Juan Felipe

MUSIKARIAK: Eneko Lizoain, Mikel Petrirena, Eneko Páez, Ana Telletxea

KANTARIAK: Lina Andueza, Ana Telletxea

LOKUZIOA: Maddalen Iriarte

PARTE-HARTZE BEREZIA: Joxean Artze

IRAUPENA: 30´

Lege-gordailua: M-48731-2010


* Laguntza eman diguten ERAKUNDEAK
Adunako Udala, Altzoko Udala, Arrasateko Udala, Asteasuko Udala, Getariako Udala, Irurako Udala, Oiartzungo Udala, Oñatiko Udala, Urretxuko Udala, Usurbilgo Udala, Villabonako Udala, Zumaiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia


Erantzun

Sartu