Teknologia albisteak

EHUko ikasle hauteskundeen eta parte-hartzeari buruz

Erabiltzailearen aurpegia
Adrian Hugo Llorente Aginagalde, Donostiako Medikuntzako Ikasle Kontseilu-burua (AEM/MIB)
2010-11-18 : 16:11

Euskal Herriko Unibertsitatean gaur Fakultate Batzarreko eta Unibertsitateko Klaustroko ikasle ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak ospatzen ari dira. Baina badirudi errektorerik hautatu behar ez bada EHU berak ez duela inolako interesik ikasle parte hartzea bultzatzeko.

Euskal Herriko Unibertsitatean gaur Fakultate Batzarreko eta Unibertsitateko Klaustroko ikasle ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak ospatzen ari dira. Baina badirudi errektorerik hautatu behar ez bada EHU berak ez duela inolako interesik ikasle parte hartzea bultzatzeko.

EHUko web-orrian ez dago hauteskundeen arrastorik eta zentru gehienek ere ez dute berria jarri euren orrialdeetan. Prentsan ez da iruzkintxo txikitxo bat ere agertzen eta sarean eskuragarri dagoen informazio bakarra badirudi ikasle elkarteek zintzilikatua dela soilik.

"Profil baxuko" hauteskundeetara ohituta gauden arren errektore talde berriarekin aldaketak egongo zirela espero genuen askok. Batzorde paritarioa, bilerak errektoreorde berriarekin zentru guztietan eta antzekoak aldaketa horren adierazgarri ziruditen.

Baina usteak erdi ustel, eta hona hemen egiazko emaitza:

*ikasle hauteskundeak e-posta korporatiboetara bidalitako mezu bakar batekin iragarri dira

*ez dago inon azaldurik zer den Fakultateko Batzar bat edo Unibertsitateko Klaustroa eta zein garrantzia duten

*hauteskundeetara aurkezten diren zerrendak ez daude ikusgarri web-ean, are gutxiago bakoitzak proposatzen dituen ekimenen laburpen bat (Errektorerako hauteskundeetan gertatzen den lez)

*errektoreordetzak ez du EHUko prentsa bulegora berria bidali eta Bizkaiko Ikasleen Kontseiluak hala eskatu duenean ez dute ezer jarri

*etab.

Esan beharra dago erru guztia ez dela errektoreordetzakoa, baina hauteskunde "girorik" ez dagoenean jendeak bozka dezan lortzea askoz ere zailagoa dela ezin ukatu. Azkar eta prestu ibiltzen dira geure bozkak euren hautagaientzako behar dituztenean, baina ikasleen parte hartzea bultzatu behar denean ez dute telefonoa hartzen.

Hortara laburtzen da dena.

Egia izango da ikasleria edo ikaslegoa ez dagoela bereziki inplikaturik, egia izango da ikasketek denbora asko kentzen dutela, etab. Bai, egia izango da, baina "Ez, ez, Boloniari ez!" esatearekin ez dira gauzak hobetzen ezta aldatzen.

Ez ditugu hauteskunde kanpainetarako dirulaguntzak eskatzen, ezta bi orrialdeetako erreportai bat Berria, Diario Vasco, Gara edo Noticiasen, ezta sikiera EHUko orrialdeetan (edo blogetan) kanpaina egiten uztea, baina gehiegi eskatzea litzateke EHUko orrialdean edo Campusa aldizkaria iruzkin, erreseña edo erreferentzia txiki bat jartzea?

Baietz dirudi.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago