Sustatu logoa Teknologia albisteak

Alde hemendik!

Alberto Agirreazaldegi
2010-11-03 09:11

Badila urte mordoska ez nindutela kontroletan gelditzen. Beti komentatu izan dut emaztearekin zahartuta nagoela eta nire itxurarekin fidatzen direla txapelokerrak. Oraingoan ez dut asmatu ordea.

Urriak 23, larunbata. A1 autobideko peajean, Arrasaten, Guardia Zibilaren kontrola. Bakarrik nindoan autoan. Pasatzeko keinua egin zidan txapeloker batek baina, berehala, zerbait arraroa ikusi balu bezala, eskubian aparkatzera bidali ninduen. Dokumentazioa eskatu eta aldean daukadan guztia hustuarazi ondoren, handik 20 metrora bidali ninduten, beste dozena bat lagun zeuden tokira. Pertsona horiek guztiak gazteak ziren. Nire seme-alabak izan zitezkeen. Denak zutik eta isilik zeuden, beldurtuta, handik alde egiteko baimenaren zain. Bitartean beste txapeloker bat genuen zaindari fusil eta guzti.

Alde batetik pozik sentitu nintzen. Badila urte mordoska ez nindutela kontroletan gelditzen. Beti komentatu izan dut emaztearekin zahartuta nagoela eta nire itxurarekin fidatzen direla txapelokerrak. Oraingoan ez dut asmatu ordea. Gazte talde hartan gazteturik sentitu nintzen neu ere. Franco-ren denboratan askotan egon nintzen kontroletan. Orduan neuk ere 30 urtetik behera izango nituen. Orain, ia beste hainbesterekin, berriz probatu dut umilazioa eta probokazioa.

Zertara dator prepotentzia hori? Ze arrazoi dago hortik pasaarazteko hainbat gazte eta ni bezalako "sospetxoso" bat? Franco-ren garaietako kontrolak bizirik diraute oraindik. Harrokeriaz eta prepotentziaz jokatzen dute orain ere, orduan bezala. Horrela eurenganako amorrua gehituz joango da, noski. Oraindik gaurkotasuna duen esaldia aldarrikatu beharko dugu: Alde hemendik!!!

Oharra: Alde egiteko baimena eman zidatenean –ordu erdi pasa eta gero- ziurtagiri bat eskatu nien eta baita eman ere. Hemen duzue eman zidaten papertxoa.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu