Teknologia albisteak

Hizkuntza gutxituak eta IKT alorra, biltzarra Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-10-27 : 12:10

Azaroaren 18an eta 19an biltzarra egingo da Bilbon, Euskalduna Jauregian, goiburu honekin: Praktika egokiak gutxitutako hizkuntzen erabilera informazio eta komunikazio teknologietan sustatzeko.

Azaroaren 18a

Azaroaren 18a

GOIZEKO EMANALDIA

9:00etan: Harrera eta Agirien banaketa.

9:30etan: Ohorezko Aurreskua. Irekialdi ekitaldia.

  • Josune Ariztondo And., Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Foru Diputatua.
  • Lurdes Auzmendi And., Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea.
  • Ana de Castro Rubalkaba And., Bilboko Udaleko Euskara Saileko Zinegotzi Ordezkaria.
  • Jose Antonio Dorronsoro Jn., Leizaola Fundazioko Lehendakaria.

10:00etan: Irekiera-hitzaldia:

Euskararen sustapena EAEn.

Hizlaria: Lurdes Auzmendi And., Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea.

10:45etan: Kafe-Etenaldia.

11:15etan: Hitzaldia.

Bizkaiko Foru Aldundiak Euskararen sustapenaren alde garatzen dituen plangintzaldi eta egitasmoak, bereziki IKTren eremuan gauzatzen ari dituenak.

Hizlaria: Rodrigo Garcia Azurmendi Jn., Azkue Fundazioko Zuzendaria.

12:00etan: Lehen Mahaia:

"Information technology and multilingual development. How we can improve the presence of minority languages in the Information technologies? Opinions and perspectives".

Hizlariak:

  • Timothy Read Jn., Teknologia Berritzaileetako Errekotoreordea. Uned.
  • Hywel Jones Jn., Mudiad Ysgolion Meithrin-eko ordezkaria. Gales.
  • Elena Barcena And., Atlas (Artificial Intelligence Techniques for Linguistic Applications) Ikerlari Taldearen Zuzendaria.
  • Miquel Gros i Lladós Jn., Soziolinguista eta ikerlaria.

Aurkezlea: Ivan Igartua Jn., Eusko Jaularitzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinazio Zuzendaria.

14:00etan: Emanaldiaren amaiera eta Bazkaria Euskalduna Jauregian.

ARRATSALDEKO EMANALDIA

15:30etan: Teknologia berrietan euskararen erabilera sustatzeko garatutako egitasmo arrakastatsuen aurkezpena (I).

Hizlariak:

  • Aitor Lopez de Aberasturi Jn., KAIXO.COM atariko sortzailea.
  • Iratxe Esnaola And., .EUS proiektuko koordinatzailea.
  • Iker Sagasti Jn., Euskadiko Software Askea Enpresa Elkartea.
  • Joanmari Larrarte Jn., Bertako Hedabideak taldeko ordezkaria.

18:00etan: Galderentzako tartea. Emanaldiaren amaiera.

Azaroaren 19a

GOIZEKO EMANALDIA

9:00etan: Hitzaldia:

Teknologia linguistikoen erronkak. Zeintzuk dira euskararen beharrak hizkuntza normalizatua izateko?

Hizlaria: Iñaki Irazabalbeitia Jn., ELEKA enpresako Zuzendaria.

9:30etan: Hirugarren Mahaia.

Gutxitutako hizkuntzak eta interneten lanean diharduten enpresen ikuspegia. Zein izan daiteke datorren urteotan gutxitutako hizkuntzen bilakaera eta enpresen jarrera? Tartea izango dute IKTetako eremuan? Nolakoa? Eta zeintzuk dira enpresa hauek eman ditzaketen aholkuak gutxitutako hizkuntzak erabiliagoak izan daitezen?

Hizlariak:

  • Alex Gibelalde Jn., Google España-ko ordezkaria.
  • Montserrat Pardo Bayona And., Microsoft Ibérica-ko ordezkaria.
  • María Antonia Martí Antonín And., CLiC eta Servei de Tecnología Lingüísticako zerbitzuen Zuzendaria. Universitat de Barcelona.
  • Joseba San Nicolas Jn., Euskatel.
  • Facebookeko ordezkaria.

10:45etan: Hitzaldia:

Euskararen presentzia IKTren eremuan areagotzeko estrategiak. Azkue Fundazioaren ikuspegia.

Hizlaria: Roland Isoird Jn., Azkue Fundazioko ordezkaria.

11:15etan: Kafe-Etenaldia.

11:45etan: Laugarren Mahaia.

Teknologia berrietan euskararen erabilera sustatzeko garatutako egitasmo arrakastatsuen aurkezpena. (II)

Hizlariak:

  • Lander Arbelaitz Jn., Argia.comeko Kazetaria eta Erredaktore Burua.
  • Egoitz Lizaso Jn., Tropela Elkarteko sortzailea.
  • Josu Aztiria Jn., Elhuyar Fundazioko Hizkuntza Zerbitzuak Saileko arduraduna.
  • Joseba A. Etxebarria Gangoiti Jn., Internet Euskadi Elkarteko Lehendakaria.
  • Joxe Rojas Jn., Topaguneko ordezkaria.

13:30etan: Galdera eta hausnarketarako tartea.

14:00etan: Biltzarraren Bukaera Ekitaldia.

Informazio gehiago, webgunean.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago