Teknologia albisteak

Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Masterra 2010/2011

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Camino (Euskal Herriko Unibertsitatea)
2010-06-06 : 10:06

Urteoro bezala, Euskal Herriko Unibertsitateak Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Master ofiziala antolatu du Gasteizko Letren Fakultatean. Eskolak goiz eta arratsalde izanen dira, urritik martxoa bitarte, baina masterra bi urtean egin nahi dutenek, goizez baizik ez ala arratsaldez baizik ez egin dezakete. Master honek doktoretzaren sarbidea dakar.

Master hau eskuraturik ikasleak doktoretza-tesia egiteko aukera du. Masterrak bost adar edo lan arlo eskaintzen ditu etorkizunean ikerketan trebatzeko:

  1. Euskal hizkuntzalaritza diakronikoa eta filologia
  2. Euskal gramatika edo hizkuntzalaritza sinkronikoa
  3. Euskal dialektologia
  4. Euskal hizkuntzalaritza aplikatua
  5. Euskal literatura

Lan arlo bakoitzeko, eskeintzen dira:

  • bi ikastaro funtsezko (4’5 kreditukoa bakoitza)
  • ikastaro aitzinatu bat (3 kreditu)
  • mintegi bat (3 kreditu).

Ikasleak bost hauetarik hiru adar edo lan arlo hautatuko ditu eta eskuratuko duen "Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia"-ko master tituluan, hiru adar hauetarik biren izena agertuko da ikaslearen berezitasun gisa.

Ikerketa master honetan 60 kreditu eskuratu beharko ditu ikasleak: 45 eskoletan eta 15 ikerlan bat den master tesiaren bidez.

Masterreko irakasleen artean Euskal Herriko Unibertsitateko lagun ugari daude, baina badira Iruñeko, Pabeko, Bordeleko, Frantziako CNRSko, Madrileko edo Lyongo unibertsitateetako irakasleak ere.

Eskolak Gasteizko letren fakultatean izaten dira, urritik abendua bitarte eta otsailetik martxoa bitarte goiz eta arratsaldeetan.


Letren Fakultatea, EHU map

Helburuak

Egitarauaren xedea Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako ikertzaile profesionalak trebatzea da. Masterra egiten duten ikasleak, doktoretza-tesi bat egin ahal izateko edo euskal gaietan kalitatezko beste zernahi ikerlan egiteko beharrezko diren gaitasunaz, trebakuntzaz eta ereduez jabetu daitezela bilatzen da masterrean. Ikaslearen prestakuntza zientifiko eta teknikoan sakontzea da helburua, ikerlan esperimentalak ontzeko gaitasuna eta metodoak garatzea, horretarako guztirako baliagarri diren alderdietan prestakuntza hobetzea. Jakintzagai sail honetan egun dagoen literatura zientifiko hoberena eskuratuko dio masterrak ikasleari; berebat, ikerlan linguistiko-filologiko enpiriko bati ekiteko behar diren bitartekoak eskainiko dizkio. Euskararen ikerketari edo euskalaritzaren adarrei litezkeen ikuspegi guztietarik ekin nahi dieten ikertzaileen trebakuntza da masterraren helburua, bertako ikasleek gorentasuneko maila zientifikoa lortzea.

Metodologia

Ikastaroan gaindi, eskola teorikoak, ariketa praktikoak, ikerketa saio ttikiak, testuen irakurketa eta azterketak, ahozko aurkezpenak, iritzi trukaketak, taldean egindako azterketak... baliatuko dira.

Ebaluatzeko prozedurak

Proposatu diren ikasketa ekintzen arabera, honela ebaluatuko da:

  1. eman diren ikasgaien eta irakurri diren ikerketa artikuluen gaineko idatzizko azterketak, etxean eginik; eskoletan edo tutoretzetan zuzenduko dira; helburua, ikasleari ezagutzak eskaintzea eta ikerketa prozedurak irakastea da;
  2. irakaslearekiko elkar hizketak eginen dira, erdietsi diren ezagutzak eta trebetasunak baloratzeko eta hauek ahoz transmititzeko gaitasuna ezagutzeko;
  3. eskoletako iritzi trukaketetan parte hartzea ere aintzat hartuko da.

Ikastaroa hasi baino lehen ikasleari ebaluazio hauen berri xeheki emanen zaio eta egutegi zehaztu bat ere edukiko du bere gobernurako.

Egitura

IKASGAIAK:

  • Gramatikaren oinarriak (I) 4.5 kr. urriaren 4-tik abenduaren 17 arte Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Gramatikaren oinarriak (II) 4.5 kr. urriaren 4-tik abenduaren 17 arte Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Hizkuntzalaritza diakronikoa eta euskal filologiaren oinarriak (I) 4.5 kr. urriaren 4-tik abenduaren 17 arte Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Hizkuntzalaritza diakronikoa eta euskal filologiaren oinarriak (II) 4.5 kr. urriaren 4-tik abenduaren 17 arte Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Dialektologiaren oinarriak (I) 4.5 kr. urriaren 4-tik abenduaren 17 arte Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Dialektologiaren oinarriak (II) 4.5 kr. urriaren 4-tik abenduaren 17 arte Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Hizkuntzalaritza aplikatuaren oinarriak (I) 4.5 kr. urriaren 4-tik abenduaren 17 arte Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Hizkuntzalaritza aplikatuaren oinarriak (II) 4.5 kr. urriaren 4-tik abenduaren 17 arte Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Euskal literaturaren oinarriak (I) 4.5 kr. urriaren 4-tik abenduaren 17 arte Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Euskal literaturaren oinarriak (II) 4.5 kr. urriaren 4-tik abenduaren 17 arte Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Gramatikari buruzko ikastaro aitzinatua 3 kr. urtarrilaren 31tik martxoaren 18 arte Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Hizkuntzalaritza diakronikoa eta euskal filologiari buruzko ikastaro aitzinatua 3 kr. finkatzeko Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Dialektologiari buruzko ikastaro aitzinatua 3kr. urtarrilaren 31tik martxoaren 18 arte Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Hizkuntzalaritza aplikatuari buruzko ikastaro aitzinatua 3 kr. urtarrilaren 31tik martxoaren 18 arte Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Euskal Literaturari buruzko ikastaro aitzinatua 3kr. urtarrilaren 31tik martxoaren 18 arte Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Gramatikan espezializatzeko mintegia (I) 3 kr. urtarrilaren 31tik martxoaren 18 arte Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Hizkuntzalaritza diakronikoan eta hizkuntzaren historian espezializatzeko mintegia (I) 3 kr. urtarrilaren 31tik martxoaren 18 arte Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Dialektologian espezializatzeko mintegia (I) 3 kr. urtarrilaren 31tik martxoaren 18 arte Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Hizkuntzalaritza aplikatuan espezializatzeko mintegia (I) 3 kr. finkatzeko Letren Fakultatea (Gasteiz)
  • Euskal literaturan espezializatzeko mintegia (I) 3 kr. finkatzeko Letren Fakultatea (Gasteiz)

MASTER AMAIERAKO EGITASMOA ETA LANA Master amaierako egitasmoa eta lana 15 kr. 2011ko iraila Zuzentzailearen bulegoan

Informazio orokorra

Harremanetan jartzeko:

  • Arduradun akademikoa: Iñaki Camino, inyaki.camino@ehu.es; 945/013644
  • Arduradun administratiboa: María Jesús Sanchoyerto, mariajesus.sanchoyerto@ehu.es; 945/014435

Irakasleak eta jatorria:

Aldai Garai, Gontzal EHU Aldekoa Beitia, Iñaki EHU Apalategi Idirin, Ur Pabeko Unibertsitatea Arkotxa-Scarcia, Aurelia Bordeleko unib. Artiagoitia Beaskoetxea, Xabier EHU Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon EHU Bilbao Telletxea, Gidor EHU Camino Lertxundi, Iñaki EHU Creissels, Denis Lyongo unibertsitatea Elordieta Altzibar, Gorka EHU Elordieta Altzibar, Arantzazu EHU Erdozia Uriarte, Kepa EHU Etxebarria Arostegi, Maitena EHU Etxepare Igiñitz, Ricardo CNRS / Iker (Baiona) Ezeizabarrena Segurola, Mari Jose EHU Fernández Fernández, Beatriz EHU Goenaga Mendizabal, Patxi EHU Gómez Lopez, Ricardo EHU Hualde, José Ignacio Illinoisko unib. Ibarretxe Antuñano, Iraide Zaragozako unib. Idiazabal Gorrotxategi, Itziar EHU Iñigo Ariztegi, Andres Euskaltzaindia Irurtzun Sviaguincheva, Aritz EHU Kortazar Uriarte, Jon EHU Lakarra Andrinua, Joseba Andoni EHU Laka Mugertza, Itziar EHU Larringan Aranzabal, Luis Mari EHU Moreno Cabrera, Juan Carlos Univ. Autónoma, Madril Olaziregi Alustiza, Mari Jose EHU Oñederra Olaizola, Miren Lourdes EHU Ormaetxea Latsaga, Txipi EHU Ormazabal Zamakona, Javier EHU Ruiz Arzalluz, Iñigo EHU Salaberri Zaratiegi, Patxi Nafarroako Unib. Publ. Sarasola Errazkin, Ibon EHU Schneuwly, Bernard Ginebrako unibertsitatea Urgell Lázaro, Blanca EHU Uribe-Etxebarria Goti, Myriam EHU Videgain Castet, Xarles Pabeko unibertsitatea Vila Mendiburu, Ignasi Gironako unib. Zuazo Zelaieta, Koldo EHU

Ikerketa ildoak

-Euskararen gramatika eta tipologia alderdi fonikoan (gertakari suprasegmentalak barne), alderdi morfosintaktikoan eta semantikoan, gramatika unibertsalaren hatsarre eta parametroak aintzat harturik

  • Euskalki geografikoak, hala euskalki zaharrak nola egungoak; hizkuntza-geografiaren alderdi teoriko-metodologikoak; baldintza soziolinguistikoak eta hiztunen aldaera diastratikoak
  • Hizkuntzen aurrehistoria eta historiarekin lotura duten hatsarre teorikoak; hizkuntzen iragana berreraikitzeko teknikak; alderdi filologikoa, testukritika barne
  • Euskal literatura zaharra; egungo euskal literatura egungo mundu literarioaren baitan; idazleak eta garaiak; literatura-kritikaren eredu estandarrak; literatura konparatua eta beste herrialde batzuetako literatura-korronteak
  • Hizkuntzalaritza aplikatua: pragmatika, diskurtsoaren azterketa, hizkuntzaren didaktika, hizkuntza-ukipena, soziolinguistika, psikolinguistika, neurolinguistika

Master tesiaren tutoretzak

Master tesia zuzentzen duen irakaslearen bulegoan izanen dira, haren ohiko tutoretza orduetan edo bestela, masterreko ikaslearekin berariaz hitzartutako egun eta orduan

Sailak

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak (nagusiki) Ikasketa klasikoak (laguntzaile) Hizkuntzaren eta Literaturaren didaktika (laguntzaile)

Masterrera sartzeko baldintzak

• Euskal Ikasketen lizentziatura • Edozein Filologiaren lizentziatura • Hizkuntzalaritzaren lizentziatura • Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuaren lizentziatura • Itzulpengintza eta Interpretazioaren lizentziatura • Lehenengo Hezkuntzako maisu-maistraren espezialitatea • Atzerriko Hizkuntzarako maisu-maistraren espezialitatea • Filosofiaren lizentziatura • Geografiaren lizentziatura • Historiaren lizentziatura • Arte Ederren lizentziatura • Artearen Historiaren lizentziatura • Gizarte eta Kultur Antropologiaren lizentziatura • Giza Zientzien lizentziatura

Masterraren egutegia

Lehen lauhilabetea

  1. astetan 3 orduko saioak urritik aurrera: 4 + 5 + 1 aste (galtzen dira: urriak 12 asteartea, 25 astelehena eta azaroak 1 astelehena)

urriak 4-9; urriak 11-15; urriak 18-22; urriak 25-29 azaroak 2-5; azaroak 8-12; azaroak 15-19; azaroak 22-26; azaro & abendu 29-3 abenduak 13-17 (+ 20 ikasle batzuek)

Goizetan funtsezkoa I (10’30-1’30) eta arratsaldeeetan funtsezkoa II (4’30-7’30)

Bigarren lauhilabetea

  1. astetan 3 orduko saioak otsailetik aurrera: 4 + 3 aste

urtarrilak 31, otsailak 1-4; otsailak 7-11; otsailak 14-18; otsailak 21-25 otsailak 28, martxoak 1-4; martxoak 7-11; martxoak 14-18

Master osoaren prezioa: 1.300 € inguru

Funtsezko ikastaroak (4’5 kreditu)

Gramatikako funtsezko ikastaroa (I): Arantzazu Elordieta Gramatikako funtsezko ikastaroa (II): Aritz Irurtzun Diakronia eta filologiako funtsezko ikastaroa (I): Joseba A. Lakarra Diakroniako eta filologiako funtsezko ikastaroa (II): Ricardo Gómez Hizkuntzalaritza aplikatuko funtsezko ikastaroa (I): Maitena Etxebarria Hizkuntzalaritza aplikatuko funtsezko ikastaroa (II): Gontzal Aldai, Itziar Idiazabal, Ignasi Vila Dialektologiako funtsezko ikastaroa (I): Iñaki Camino Dialektologiako funtsezko ikastaroa (II): Koldo Zuazo Literaturako funtsezko ikastaroa (I): Gidor Bilbao (3) & Iñaki Aldekoa (1’5) Literaturako funtsezko ikastaroa (II): Iñaki Aldekoa (1’5) & Marijo Olaziregi (3)

Ikastaro aitzinatuak (3 kreditu)

Gramatikako ikastaro aitzinatua: Ricardo Etxepare & Myriam Uribe-Etxebarria Diakronia eta filologiako ikastaro aitzinatua: Denis Creissels Hizkuntzalaritza aplikatuko ikastaro aitzinatua: Luis Mari Larringan Dialektologiako ikastaro aitzinatua: Gotzon Aurrekoetxea Literaturako ikastaro aitzinatua: Jon Kortazar

Mintegiak (3 kreditu)

Gramatikako mintegia: Xabier Artiagoitia Diakronia eta filologiako mintegia: M. Lourdes Oñederra & Joseba A. Lakarra Hizkuntzalaritza aplikatuko mintegia: Juan Carlos Moreno Cabrera Dialektologiako mintegia: Txipi Ormaetxea Literaturako mintegia: Ur Apalategi

Erantzun

Sartu