Teknologia albisteak

Ken Zazpiren Ilargia kantuaren bertsioak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-05-25 : 10:05

Sustatun atera genuen Youtubeko euskal kantuen top 10 zerrenda eta Ken Zazpi taldearen Ilargia kantua zegoen zerrendaren lehen postuan. Youtuben bertan kantu horren hainbat bertsio entzun daitezke.

Sarreran aurkeztu dugun bideo hori Ilargiaren bertsio katalana da.

Cada nit tinc un desitg la lluna per tu robaria frises per la seva llum, una ovsesió en la llunyania un somni que ma ferit pel patiment que per tu ploro.

Ez da katalanieraz aurkitu dugun bertsio bakarra. RainDropen bertsio honek erritmo indartsuagoa eman dio:

Musikazblai.com webgunean eskuragarri daude letraren itzulpenak katalanieraz eta gazteleraz eta gaztelerazko bertsioa ere badago Youtuben:

Lapurreta egiteko kantua Wazemanken

Ezagunak dira Wazemankekoek egin izan dituzten kantuen bertsio barregarriak:

Ken Zazpiren Ilargia ere bertsionatu dute, letra lapurreta bat egiteko moldatuz:

Zuretzat Eroskian lapurtuko nuke gauero, eta zu itsu zaude sirenaren argia ikusteko.

Piano bertsioa

Euskal kanturik ikusiena Youtuben

Pasa den astean egin genuen Top10 horretan kantu ikusiena zen Ken Zazpiren Ilargia, honako bideo honekin:

Bertsioz osatutako beste post bat: Hallelujah kantuaren bertsioak

Erantzun

Sartu