Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mediku batzuentzat derrigorrezkoa izango da gaztelaniazko hizkuntza-eskakizuna

Sustatu
2010-04-30 10:04

Europako Batasunetik kanpoko medikuek Espainian lanik egin behar badute, hizkuntza gaitasuna frogatu beharko dute. Horixe da Espainiako Osasun Ministerioraren proposamenez Gobernuak apirilaren 16an onartu zuen dekretuak dioena.

Los solicitantes de Estados cuya lengua oficial no sea el castellano tendrán también que acreditar su conocimiento suficiente.

Orduan, Argentinako mediku bati ez du ezagutza ziurtatu beharko, baina Indiako batek bai.

Neurriaren arrazoiez ez dago aipurik prentsa-oharrean, baina hau tramitera eraman zutenean, duela zenbait hilabete, orduan bai, Espainiako Osasun Ministerioak eman zuen azalpena:

El proceso prevé la acreditación del conocimiento del castellano, debido a la importancia que tienen las habilidades comunicativas en el ejercicio de la prestación sanitaria.

Alegia, hizkuntza gaitasun komunikatiboa inportantea dela osasun zerbitzuak eskaintzerakoan, Espainiako Osasun ministerioaren aburuz.

Izatez, dekretuak aipatu egiten ditu beste hizkuntza batzuk ere, eta autonomi erkidegoen esku uzten du horien inguruan arautzea:

Las CCAA que tengan reconocida otra lengua oficial, además del castellano, podrán adoptar las medidas necesarias para asegurar el conocimiento de dicha lengua entre quienes obtengan el reconocimiento a efectos profesionales de su título de especialista.

Dekretuaren gainerako alorrak, titulu eta ezagutzak balioztatzeko prozedurei dagozkie.

Rafel Bengoa Osasun sailburuaren adierazpenak

Erret-dekretu honetakoa Anjel Lertxundik aipatu zuen zutabe batean duela gutxi. Lertxundi zain geratu zen ea Rafael Bengoak, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, ezer esango ote zuen, baina oraingoz ez dugu horren berririk.

Iaz, kargua hartu zuenean, Bengoak elkarrizketa batean baino gehiagotan azpimarratu zuen euskararen kontua:

La interconexión profesional en España y en Europa se debe enriquecer y no nos debemos encerrar en nosotros mismos debido al idioma. En las futuras OPE, el euskera no tendrá el rango que ha tenido hasta ahora.

Elkarrizketa horretan bertan, aipatu zuen berak ezagutzen dituela bi lagun aukera profesionalak hizkuntzaren kontuagatik ezin garaturik, Euskal Herritik joan behar izan direnak.

Handik gutxira, Legebiltzarrean ere agerraldia egin zuen Rafael Bengoak, eta matraka horrekin jarraitu zuen:

El derecho a expresarse en cualquiera de las dos lenguas oficiales, debe ser compatible con la capacidad de retener y atraer a los mejores profesionales para hacer medicina de calidad.

Adierazpen horiek iaz izan ziren. Patxi Lopezena, berriz, joan den igandean argitaratu zen gehigarri batean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu