Veleia 2010-2020, hamar urterako plangintza aurkeztu dute
Plangintza osoa igo dugu sarera, eta baita haren laburpena euskaraz. Txosten osoa behean ere itatsi dugu.
Ez dugu plan osoa irakurtzerik izan. Bilaketa eginda, ostraca edo ostrakon terminoak ez dira aurkitzen. Inskripzioei dagokienez, 210. orritik aurrera, datubase epigrafiko bat deskribatzen da, eta hemendik aurrera hori nola kudeatuko duten ere bai. Harrian eginiko inskripzioak aipatzen dira orri horietan, eta horien artean Iruña-Veleian 58 inskripzio dokumentatu direla esaten da, baina horietarik 34 desagertuta daude.
Zeramika pusketetan edo beste material batzuen gainean egindako inskripzioren aipurik ez dago. Ematen du, hortaz, ostraken korpus guztia baliogabetzat jotzen dela.
Oraingoz dauden datuekin, Veleiako hizkuntzen inguruan asko esaterik ez dagoela dio txostenak:
Ni Veleia ni la zona alavesa han proporcionado hasta el momento ningún testimonio epigráfico indígena que nos permita saber a ciencia cierta sobre la adscripción lingüística de estas gentes antes de su inclusión en el mundo latino.
Beste kontu batzuetan detaile handietan sartzen da txostena. Gasteiz inguruko errepideak Veleiara sarbidea errazteko nola errotulatu behar diren ere iradokitzen du txostenak. Eta sortu daitekeen material didaktikoa ere iradokitzen du, errekortableetarako irudiak proposatzen ere bai:

Argazkiak.org | Veleiarako material didaktikoa © cc-by-sa: herri.admin
Plangintzaren iruditerian, Veleiarako logo berria izan daitekeena ere ageri da, eta badirudi horrekin egin dutela aztarnategiaren sarrerako hesi berria.

Argazkiak.org | Veleiako logoa eta hesia © cc-by-sa: herri.admin
Logoaren inspirazioa Veleiako harresien hegoaldeko plano eta sarbideak izan direla ematen du:

Argazkiak.org | Veleiako harresien planoa © cc-by-sa: herri.admin
Plan zuzendaria osorik:
Erantzunak kargatzen...