Kritika politikoa Ondarroan, No-Do-ko estetikarekin
Oso landua dago salaketa politikorako bideo hau, garai bateko No-Do-ko doinu eta estiloa ondo jasota. Ondarroako Udala EAJren esku dago, baina ezker abertzalearen zerrendei ez zieten aurkezten utzi, eta ondorioz, haien aldekoek agintalde ez legitimotzat daukate Udalekoa. Horri egiten dio erreferentzia Ondarroako Gazte Asanbladak sortutako bideo honek, eta baita kartelek ere.
Bertso-afari baterako gonbita da, azken batean, bideoa. Etzi larunbata, hilak 24, Ondarroako Gaztetxean. Afaria baino lehenago kalejira egingo omen dute bideoan kritikatzen diren obra horietako batzuen inguruan.
No-Do
No-Do edo Noticiero Documental izan zen Espainian, Francoren garaian zinemetan ematen zen albistegi ofizialista. Telebista eta teleberrien aurretik, era honetako albistegiak ematen zituzten zineetan, filmak baino lehen. Espainiakoa, bakarra zen, Estatuak ekoitzia.
Izatez, TVE bera eta Telediario sortu ondoren ere segitu zuen No-Do-ak, eta baita Franco hil ondoren ere. 1981. urtean ekoitzi eta banatu zen zine aretoetan azken dokumentala.
Estiloan eta lokuzioan, Francoren garaikoekin asmatu dute Ondarroako horretan. Hemen adibide pare bat,
- Arganda del Rey herrian obrak
- Futbola. Di Stefano, Kubala...
- Franco urtegi bat irekitzen, kasu honetan Euskal Herriko bazter batean (urtegiaren mutur bat, behintzat), Esako urtegia.
Erantzunak kargatzen...