Elhuyar Fundazioak Itzultzaile/zuzentzaile bat behar du
Itzulpen-zerbitzuan lan egiteko itzultzaile/zuzentzaile bat hautatzeko prozesua jarri dugu martxan Elhuyar Fundazioan eta deialdiaren berri eman nahi dizuegu.
Zientzia- eta teknologia-alorreko itzulpen-proiektuak dira lan-eremu nagusia, eta software-lokalizazioak ere geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira. Gaztelania-euskara, euskara-gaztelania eta ingelesa-euskara hizkuntza-bikoteetan egingo du lan bereziki.
Itzulpengintzarako baliabide eta tresnen erabilera ezinbestekoa da gaur egun itzulpen-zerbitzuetan eta garrantzia emango diogu horri ere.
Eskatzen dugu:
- Lizentziaduna izatea: itzulpengintza-ikasketak; zientzia- eta teknologia-alorreko lizentziak
- Hizkuntzak jakitea: gaztelania eta ingelesa menderatzea
Balioetsiko dugu:
- Itzultze- eta zuzentze-lanetan aritua izatea: bereziki zientzia- eta teknologia-alorreko itzulpen-proiektuetan
- Itzulpen-memoriak erabiltzen jakitea (Trados, Wordfast...)
- Beste hizkuntza batzuk jakitea
Eskaintzen dugu:
- Amatasunagatiko ordezkapen-kontratua
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuen Sailari buruzko informazio gehiago gure webgunean topatu dezakezue
Interesatuok bidali curriculum vitaea helbide honetara, apirilaren 9a baino lehen, eta aipatu HZ07 erreferentzia: hz@elhuyar.com
Erantzunak kargatzen...