Teknologia albisteak

Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia
Zumalakarregi Museoa
2009-08-11 : 10:08

Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian. Petit de Meurville. Pietro Bubani. Irailaren 10era bitartean erakusketa Donostiako Cristina-Enean, eta gainera, ikastaroak, ekitaldiak, esperientzia zuhaizti-akustikoa eta margo erakusketa.

Gipuzkoako Foru Aldundiarena den Zumalakarregi Museoaren eta Cristina Enea Fundazioaren ekimena da erakkusketa, zenbait italiar kultur eta hezkuntza instituzioen lankidetzarekin: Bolognako Museo del Risorgimento eta beste zenbait.

Erakusketa honek, XIX. mende erdialdean, Euskal Herriko landareak bildu eta marraztu zituzten bi naturzale elkartzen ditu. Pietro Bubani, bizitza Piriniotako landareak jaso eta aztertzen eman zuena, gurean 1841 eta 1879 artean zenbait ibilbide egin zituena, beti ere bere herbarioarentzat landareak jasotzeko helburuz. Didier Petit de Meurville, 1857.etik aurrera Frantziako kontsula Donostian, bere zaletasunen artean pintura eta landareekiko maitasuna elkartu zituena, zeinen emaitza Gipuzkoako florari eskainitako hiru album izan ziren.

Bi pertsonaiak denbora eta espazioan batera egokitzeak eta bien landareekiko maitasuna uztartzeak erakusketa hau antolatzeko bidea eman digu. Bertan gure XIX. mendeko flora zientzia eta artearen aldetik aztertzeko beta izan dugu, bidebatez garai hartako gure herriaren egoera aipatu eta Pirinioen inguruan sortutako , bai ikertzeko zein gozatzeko interesaren aipua ere egin dugu.

Erakusketak bi naturzale hauek landutako materiala hiru modutan aurkezten du.

  1. Landare bakarraren fitxa osatua eskainiz batzutan,
  2. Bere erabilera ardatz hartuta besteetan (sukaldaritzan, kosmetikan, mitologian edo sendabelar gisa) eta
  3. Agertzen diren tokien arabera azkenik. Landareen izenek ere informazio ugari eskaintzen digute eta batzutan aldaketa klimatikoaren garapena aztertzeko ere balio dezakete.

Erakusgai dauden materialen artean, azpimarratzekoak dira 4.000 landare baino gehiagori buruzko informazioa biltzen duen Bubaniren lan ospetsua, bera hil ostean argitaratua, Gipuzkoako florari buruzko Didier Petit de Meurvillen albumak, baita argazkiak, eskuizkribuak, pirineoei buruzko argitalpenak eta mapak ere.

Erakusketaren eta piezen ikerlana Zumalakarregi Museoaren eta Bolognako "Museo del Risorgimientoren" arteko lankidetzaren emaitza da.

Erantzun

Sartu