Gezurrezko kontaketa ehizaren aldeko jaian
2009-06-22 13:06
Igandean ehiztarien jaia egin zuten Diman (ehizaren eta arrantza deportiboaren aldeko ospakizun eta erreibindikazioa), eta ohitura omen da, kontaketa egiteko orduan, 100.000 lagun izan zirela esatea. Urtero berdin da, prentsak 100.000 lagunen bertsio faltsua ematen du behin eta berriz.
Lagun bati erantzutea okurritu zaio El Correon baina zentsuratu egin diote erantzuna. Hala ere, bere kalkuluaren berri jakin dugu Facebook-etik eta hemen duzue (euskarara itzulita):
Dimako aerodromo zaharraren zelaian 100.000 lagun sar daitezen, 1.800 autobus edo 20.000 auto bete-beteak beharko lirateke. 20.000 auto aparkatzeko, bakoitzak 3 metro okupatuz gero, 60 kilometro behar dituzu. Hau da, Igorretik Urkiolaraino, errepidearen alde bietan, eta auto guztiak beteta. Atzo ez zeuden 100.000 lagun Diman. Eta ez mesedez berriro zentsuratu nire erantzuna esaten dudana ez baita iritzi soila: datu objektiboa besterik ez da. Ezin daitezke 100.000 pertsona batu Dimako zelaietan.
Gezurrezko kontaketa egiten duen beste egunkaria Deia da.
Erantzunak kargatzen...