Donostiako Udalak Google Earth-erako informazio mordoa jarri du sarean kontsultagai. Ikusgarriena, hiriko eraikin mordoa 3 dimentsiotan (erdiguneko ia guztiak barne), horietako zenbait detaile handiarekin (gehienak bloke gris gisa).
Argazkiak.org | Maria Cristina hotela 3D © cc-by-sa: sustatu
Prentsa ohar batean Udalak dioenez, "tresna horren bidez, kanpora eta 2016rako hautagaitzara begira sustatu ahal izango da hiria."
Orain arte eduki hauek jarri dituzte Google Earth-erako tresna honetan:
Hona eraikinen itxura tridimentsionala Donostiako erdigunean:
Argazkiak.org | Donostia 3d © cc-by-sa: sustatu
Hiriari buruzko informazio ofizial eta urbanistikoa duten hainbat kapa ere bai. Hala nola:
Adibidez, irudi honek erakusten du nola dauden lurrazpiko telefono-lerroak Donostian zehar. Itsatsitako honetan, berriz, lurraren erabilpen baimenduak Ondarreta aldean:
Argazkiak.org | Donostia: terrenoen erabilpen legala © cc-by-sa: sustatu
Etorkizunean, are informazio kapa gehiago egongo dira:
Informazio hau ikuskatzeko Google Earth programa instalatu behar da (beharrezkoa da 4.3 bertsioa edo berriago bat). Deskargatu Google Earth hemendik.
Ondoren. Donostiako 3D gidako fitxategia deskargatu behar duzu: cas_donostia_sansebastian.kmz Azalpenak euskaraz daude webgunean, baina Google Earth-eko datuak, soilik gaztelaniaz dokumentaturik aurkitu ditugu.
Erantzun
Sartu