Sustatu logoa Teknologia albisteak

Nola demontre gertatu da ustezko putxerazo hau?

Luistxo Fernandez
2009-06-09 14:06

Eguneko hitza, putxerazoa, gaztelaniaren mailegua dugu. Hauteskunde-iruzurra. Salaketa ez da apenas hedabideetara iristen, baina datuak susmagarriak dira oso. Iniziatiba Internazionalistari botoak falta zaizkiola ematen du. Kontua da, nola gertatu da hau? Nire ustea:

  • Bai, putxerazoa egon da. Globala, Espainia osoan.
  • Putxerazo informatikoa da, akten datuak jaso dira informatikoki, eta random faktore batekin boto multzoak desbideratu dira zerrenda txikietara, zurietara, nuloetara.

Hau ere pentsatzen dut:

  • Planifikazio informatikoak huts egin du. Ondo pentsatuta, datuak PP eta PSOEra desbideratzea disimulatuagoa zen... ze II-ri falta zaizkionak non agertu diren aurkitzeko zailagoa izango zen.

Espainiako Barne Ministerioraren webgunean bertan dago botoaren ibilibidea azalduta.


Argazkiak.org | Boto prozedura © cc-by-sa: herri.admin

Mahai bakoitzeko lehendakariak 3 gutunazal betetzen eta sinatzen ditu (bokalek ere bai) akta guztiekin, tartean botoen datuak. Boto nuloak ez beste guztiak zakarretara doaz. Datu hau esanguratsua da, zenbait tokitan, boto nulo asko, larregi, agertu direla diote. Esate baterako, Katalunian. Diogun bezala, boto nuloak dira kontaketa bukatu ondoren, apurtzen ez diren bakarrak. Hau da, geroko manipulazio informatikoa ez bada eman (edo akatsa), juzgatuan egon behar dute. Hala ere, zaila dirudi jakitea boto nulo bezala agertu direnak kandidatura batenak zirela: mahai horien aktekin konparatu behar.

Prozedurara itzulita, hiru gutunazal hoietatik:

  • 1. eta 2. gutunazalak epaitegira eramaten ditu.
  • Epaitegitik, 1. gutunazala Junta Elektoralera (probintzia bakoitzeko bat??) eramaten dute (hori da bihar egingo kontaketa ofizialean erabiliko dutena)
  • Epaitegiak berak, kopia gordetzen du, 2. gutunazala, alegia
  • 3. gutunazala, Correos-eko funtzionario batek eramaten du. Gutunazal hori erabiltzen dute kontaketa probisionala egiteko, eta suposatzen da Barne Ministeritzak eman diguna horixe dela.

Azken gutunazal horren ibilbidean egon behar du, Ministeriora iritsi bitartean, iruzurraren datu-aldaketa, nonbait badago. Nork sartzen ditu datuak ordenadorean gauean bertan? Correos-ekoek, nolabait ere, halako zeozer egin beharko du:

  • Edo aplikazioren batean, zuzenean
  • Telefonoz esanda... toki zentralean dagoen baten bati.

Azken pausua falta da, programa informatikoa prestatu eta botoiari eman han eta hemen boto batzuk lekuz aldatzeko. Iruzurra izan dela demostratzeko 200-300 mahai topatu behar dira, bestela akatsa izan dela esan dezakezu lasai-lasai, edo beste batzuetan bezala "elementu inkontrolatuak" .... Enpin, 20 urte barru zeozer enteratu gara, edo ez.

Mahai batean izandako lagun batek esan dit igandeko hauteskundeetan, lehendabiziko aldiz, Correos-eko tipo bat egon dela mahai guztietan, interbentore bat bezala, eta 120 euro kobratu dutela lan hori egiteagatik. Figura berria, nonbait, pertsona horren presentzia. Lagunak dio ezagun bat topatu zuela Corresoentzat lan hori egiten, eta kontaketa amaitzeaz bat telefonoz deitu omen zuen (bulegora izango zen), mahaiko datuak ematen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu