Bake-prozesuaren Behatoki Soziala jarri nahi du abian Lokarrik. Herritarrek bakeari eta bizikidetzari buruz zer iritzi duten jakitea eta aurrerapauso garrantzitsuak ematen laguntzkeo ideia eta proposamen berriak aurkeztea da Bake-prozesuaren Behatoki Sozialaren helburua.
Bake-prozesuaren Behatoki Soziala jarri nahi du abian Lokarrik. Herritarrek bakeari eta bizikidetzari buruz zer iritzi duten jakitea eta aurrerapauso garrantzitsuak ematen laguntzkeo ideia eta proposamen berriak aurkeztea da Bake-prozesuaren Behatoki Sozialaren helburua.
Hiru hilean behin Lokarrik galdetegi bat bidaliko die begirale jarduteko izena emandako pertsona guztiei. Behin proposamenak jasota, emaitzak biltzen dituen txosten bat argitaratuko du herritarren Sareak. Gainera, txosten bakoitzak gai zehatzak izango ditu aztergai, hala nola, berradiskidetzea, Giza Eskubideak, herri-partaidetza, akordio politikoa, etab.
Hiru hilean behin galdetegi bat argitaratuk dugu. Hiru zati edukiko ditu galdetegiak: 1) galdetegi guztietan errepikatuko diren galdera batzuk, gizartearen bakea ulertzeko moduaren garapena ezagutzeko baliagarriak, 2) beste galdera batzuk jazotako gertaera garrantzitsuei buruz eta 3) azken galdera batzuk gai zehatzago baten gainean. Galdetegi batetik bestera aldatu egingo da gaia. Lehendabiziko galdetegiak berradiskidetzea du aztergai.
Bake-prozesuaren Tokiko Behatokiak ere ari da eratzen Lokarri EAEko eta Nafarroako herri ezberdinetan. Partaidetza esparruak dira Tokiko Behatokiak eta interesaturik dauden pertsona guztiei aukera ematen diete galdetegi bakoitzean proposatzen diren gaiei buruz eztabaidatu eta elkarri entzuteko. Horietako bakoitzean parte-hartu nahi baduzu, marka ezazu dagokion lehiatila formularioan, bidal ezazu korreo elektroniko bat info@lokarri.org helbidera edo dei ezazu 902 42 10 10 telefonora eta zurekin harremanetan jarriko gara argibideak emateko.
Erantzun
Sartu