Euskalkidetza Kooperatibaren Bilalan lehenengo proiektuaren ondoren, Autonomoak.net zerbitzu berria eskaintzen hasi da. Zerbitzu hau autonomo eta antzeko funtzionamendu maila duten enpresa txikietarako da, adibidez, ondasun erkidego edo sozietate zibiletarako. Elkarteetarako ere egokia izan daiteke.
Autonomoak.net -en bidez kudeaketa ekonomikoa bidera daiteke erraz: diru sarrerak, gastuak eta diruzaintza egoera. Kontabilitateaz ezertxo ere ez dakitenentzat eginda dago. Erabilera maila bat baino gehiago dauka: autonomoak berak kudea dezake dena, edo bakarrik fakturak egin eta gainerakoa bere aholkulari fiskalari utzi, bere pasahitza emanez. Edota aholkulari fiskalak dena egin eta berak informazioa ikusteko erabili.
Adibidez, diru-sarrerei dagokienez, Autonomoak.net -en bidez aurrekontuak, albaranak eta fakturak egiten dira. Prozesua erraz lan egiteko pentsatuta dago eta aurrekontu bat automatikoki albaran bihur daiteke edo faktura zuzenean. Fakturak kodifikatutako eremuen bidez osatzen dira edo testu libreko aukera ere eskaintzen da.
Gastuei dagokienez, BEZdun gastuak eta BEZ gabekoak (nominak, zergak...) bereizten ditu. Eta hiruhilabete amaieran, Ogasunean ordaindu beharreko BEZak edo PFEZak ateratzen ditu programak automatikoki.
Diruzaintzan diru sarreren eta gastuen kudeaketa egiten da: kobratutakoa, kobratzeke dagoena, ordaindutakoa, ordaintzeke dagoena, ustiapen taulak, etab. Programak mota guztietako zerrendak egiten ditu eta automatikoki excel fitxategietara esportatzen ditu sartutako datu guztiak.
Zerbitzuaren abantaila nagusienetakoa gestoria bat duten autonomo eta erakundeentzat zubi bat eskaintzea da. Hau da, alderdi biek sarbidea izanik, ez da datu bidalketa egin behar haien artean eta gestoreak edozein momentutan autonomoak egindako sarrerak edo gastuak ikus ditzake eta dagokion kudeaketa egin (BEZ ordaindu...).
Diru kontuez ari garenez edo hori oso informazio pribatua denez, gero datu guztiak kodifikatuta daude eta, Autonomoak.net -en administratzaileak erabiltzaileen alta eta bajak baino ezin ditu kudeatu.
Euskalkidetza kooperatibak arlo sozioekonomikoan dihardu, euskara normalizatzeko proiektuak sustatzen. Azken urte hauetan www.bilalan.net ataria izan da gehien ezagutzen den zerbitzuetako bat. Atari hau lana bilatzeko zein langile euskaldunak aurkitzeko tresna oso erabilia da. Une honetan izena eman duten 1.300 hautagai euskaldunen curriculum daude Bilalanen. Erabiltzaileek bidalitako informazioaren arabera atari erabilgarria suertatu zaie, hautagaiek euskaraz garatuko duten lana aurkitzeko balio izan zaielako eta enpresek langile euskaldunak aurkitzeko bide egokia izan delako.
Erantzun
Sartu