Google Maps zerbitzuak eta TomTom nabigatzaileek (beste GPS gailu askoren artean) erakusten duten kartografian ez dago Itoizko urtegirik. Teleatlas etxeak saltzen ditu datu horiek (ez merke, gainera), eta errore nabarmenak dituzte Euskal Herrian.
Ezaguna da iaztik AP-1 autopista (Maltzagatik Arabara) osorik marraztuta dagoela Teleatlas-en kartografian. Ondorioz, TomTom edo beste aparailu batekin gidatuta doazenak autobide horretatik, Bergaratik aurrera badoaz agindua jasotzen dute aurrera egiteko Arrasaten. Baina han ez dago jarraipenik, irten beharra dago. Eskoriatza-Luku atala ireki den arren, Arrasate eta Aretxabaleta parean oraindik ez dago autopistarik, Google Maps-en eta Teleatlas-en datuetan hala azaldu arren.
Itoitzen berdina gertatzen da. Google Maps-en kontrastea nabarmena da, satelite irudiak ere badituztelako eta kasu horretan bistan da urtegia egina eta urez betea dagoela. Ikuspegi mistoa jarriz gero, goiko pantaila irudian bezala, errepideak eta herrien kokapena ikusten da, uraren azpian nonbait.
Teleatlas (TomTom-ek erositako konpainia) eta Navteq (Nokiak erosia) dira munduko kartografia komertzialaren hornitzaile handienak. Mapak marraztu, eta datu kartografiko horiek saltzea da beren negozioa. GPS nabigatzailea erosten duzunean, gailuaren balioa baino gehiago, datuak dira koxka. Agian hasieran datu zuzen samarrak etorriko zaizkizu (Euskal Herriaren kasuan hori ere ez, behintzat Nafarroako parte horretan eta Arrasateko autopistan), baina berrikuntzen garaia iristen denean, CDak garesti salduko dizkizu Teleatlasek, eta auskalo nola dauden eguneratuta gainera.
Alternatibarik badago: datu libreak, OpenStreetMap aplikazioa. Estaldura murritza du Euskal Herrian, baina pixkanaka...
Erantzun
Sartu