Unescoren "Munduko liburutegi digitala"
2009-05-25 11:05
Unescoko sustatzaileen arabera, Internet bidez doan banatzen diren liburuak, eskuizkribuak, mapak, grabatuak, argazkiak, musika partiturak, soinu artxiboak edo filmak batzen ditu liburutegi digital honek.
Esate baterako, "Basque" bilatuz, seguruenez euskaduna zen Acarete du Biscay-ek idatzita eta London-en argitaratutako "An account of a voyage up the river de la Plata, and thence over land to Peru" liburua aurkitu dugu:
- Liburuaz informazioa
- Orriz orri ikuskatzeko. (gorago itsatsita adibide bat)
WDL delako hau kaleratu zenean aurreko hilabetean, Josu Landak zera idatzi zuen baliabide honetaz ItzuL zerrendan:
"Jakintzaren katedral mundiala" irakurri nuen Berria-n. Eta "humanista guztien ametsa, entziklopediazaleek ezin susma zezaketena" iragartzen zidaten. Gero helbidean sartu nintzen -badakit epe luzeagoko asmoa ei dela- baina bertan 1.170 dokumentu besterik ez nituen topatu (gaur egun "besterik ez" hori lasai asko esan dezakegu). Saiatu nintzen han eta hemen klik egiten, ea goitik eta behetik iragartzen zigutena inon topatzen ahal nuen. Eta ezin asmatu, klik horietako batean deskuidatuko nintzen. Nolanahi ere, nire saiotxoa egin ondoren, susmoak nago marketing-ak ez ote gaituen bizi.
Hilabete geroago, kopuru berean dago liburutegia, 1.170 dokumentu, eta orduan bezain zorrotza dirudi Landaren iruzkinak.
Erantzunak kargatzen...