Animazio japoniarraren maisu Hayao Miyazakiren azken filma hemen da (Gake no Ue no Ponyo, 崖の上のポニョ; Ponyo itsaslabarretan). Apirilaren 8an estreinatu zen Iparraldean, gaur 24 hegoaldean (ustez, behintzat Espainiako estreinaldi data da). Erdaraz bakarrik, izatekotan, frantsesez eta espainolez, alegia. Baina badago modua Hayao Miyazaki euskaraz gozatzeko.
Argazkiak.org | Mononoke Hime filmetik © cc-by-sa: Luistxo.F
Ikusi Hayao Miyazakiren filmografia zabala Wikipedian. Animazio horietako batzuk euskaratu izan dira. Eta eskuratu daitezke. Arkadia Euskal Ontzia blogeko FHarlock-i eskertu nahi diot zerrenda osatzen lagundu izana. Baliteke akatsak edo hutsuneak egotea zerrendan, baina ez ditugu borondate txarrez egin behintzat.
Telesailak
Beste animazio batzuk
Filmak zuzendari gisa
Azken hau benetan film ederra da. Euskarazko erreseina bat eta beste bat hemen gaztelaniaz Miyazaki maite duen batena.
Pena da umeek erdaraz ikusi beharra Ponyo edo beste hainbat gauza. Haurrak irakurtzeko gai badira, saiatu inoiz azpitutuluekin pasatzen materiala, ikusiko duzu 9-10 urtekin gauza direla jarraitzeko. Haur txikiagoek, jakina, ezin dute irakurri, baina badaude film batzuk zuzen-zuzenean gozatu eta ulertuko dituztenak, eta Ponyo da horietako bat, 5 urteko haurrarentzat ideala. Nik euskaratutakoen artean, The Party filma ere txikientzat oso dibertigarria dela konprobatu dut (baina alkoholaren apologiaren inguruan politikoki zuzena bazara, orduan ez zaizu komeni).
Film azpititulatuak ikusteko... tira, ez da hain erraza. Baina prozesua azaltzen saiatu naiz wiki batean, asunto honi dedikatutako webgune pertsonal honetan.
Erantzun
Sartu