Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lanetik kaleratua Internet erabiltzeagatik, euskal jurisprudentzia

Sustatu
2008-07-28 11:07

Lehen kasuan (2002koa) Auzitegi Nagusiak langileari eman zion arrazoia, nahiz eta “maiz nabigatu” lanarekin zerikusirik ez zeukaten webguneetan (webgune pornografikoak barne). Epaileen iritziz, kaleratze-gutunean ez ziren zehaztu perituak egindako azterketaren xehetasunak eta horrek langilea defentsa-gabezian utzi zuen.

Beste kasua 2007koa da. Kasu honetan epai batek bidezkotzat jo zuen pertsona bat kaleratzea bere ordenagailua enpresako lanarekin zerikusirik edukiekin beteta izateagatik: irudiak, programak, eta 177 txat-elkarrizketa saioren aztarnak. Kasu honetan, peritu batek aztertu zuen ordenagailua langileen eta langileen ordezkari batzuen aurrean, eta peritatze horretan oinarriturik helarazi zioten langileari kaleratze gutuna.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu